Programak
2030 Agenda
Guztiok batera, inor atzean utzi gabe
atzera ES|EN

Guztiok batera, inor atzean utzi gabe

 

http://unescoetxea.org/irudiak/guztiok_batera.jpgNor gara?
Gizarte zibileko hainbat erakundek osatutako talde bat gara, jatorri, lan-arlo, egitura, misio eta balio aldetik askotarikoak, baina helburu komun bat dugu guztiok: gizarte zibileko beste antolakunde batzuekin eta administrazio publikoekin gizarte bidezkoago eta zuzenago baten alde lan egitea Euskadin eta Planeta osoan, ingurumena eta giza eskubideak errespetatuz, eta bereziki emakumeen eta egoera ahulenean dauden pertsonen egoera eta eskubideak ardatz harturik.
Gaur egun, hauek dira talde horretako kideak: AMUGE, Aldarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, World Rural Forum – Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta UNESCO Etxea.

 

Zergatik elkartu gara, hain desberdinak izanik?
Lantalde bat osatu dugu, uste dugulako elkarturik eta sarean lan eginez gizartean indar gehiagoz eragin ahal izango dugula, bereziki euskal gizartean. Pertsona guztiak jarri nahi ditugu erdigunean, batez ere sistemaren ertzetan daudenak. Hauxe da gure misioa: pertsona guztientzako giza garapen iraunkor, bidezko eta zuzena lortzea, giza eskubideen eta generoaren ikuspegia oinarrian dela.

 

Zer nahi dugu?
Oraindik ere pertsona askok egin behar diete aurre desorekei eta zailtasunak dituzte beren eskubideak baliatzeko. Horien artean daude pobreenak, emakumeak, migratzaileak, landa-ingurunea, indarkeria eta bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak… Hori dela eta, lan egin nahi dugu politika publikoek aintzat har ditzaten kaltebaritutako edo egoera kalteberan dauden taldeen aldarrikapen sozialak eta desorekak.
Horretarako, NBEren Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda hartzen dugu erreferentziatzat (jakinik, gabeziak gabezia, tresna eraginkorra, eraldatzailea eta unibertsala dela pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta pertsona guztien ongizatea ziurtatzeko), eta bat egiten dugu "inor ez atzean uzteko" borrokarekin, hori baita eraldaketarako oinarri nagusia eta hori gabe ezingo baita helburu bakar bat ere benetan lortu.

 

Nola lortuko dugu?
Gizarte-eragile guztiekin elkarrizketa bultzatuz eta talde urratuen edo ahulen eskubideak defendatzen dituzten erakundeekin batera lan eginez, sektore-arteko begiradaren ekarpena egin nahi dugu, etxeko dimentsioan nahiz eragin globalagoan. Horretarako, subjektu politiko aktibo gisa ditugun gaitasunak indartu nahi ditugu, erabaki-hartzaileei eta klase politikoari presioa egin nahi diegu beren erantzukizunak bete ditzaten, eta hausnarketa sortu nahi dugu herritarrengan, gizarte kritikoagoa eta solidarioagoa eratzen laguntzeko. Hori guztia egingo dugu ikerketa, eragin politikoa, parte-hartzea, sareko lana, prestakuntza eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzen bidez.

 

Nola bat egin gurekin?
Oso erraza da, aski duzu gurekin hartu-emanetan jartzea eta behar duzun informazioa emango dizugu.
Nekane Viota: n.viota@unescoetxea.org

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png Informazio gehiago

 

http://unescoetxea.org/irudiak/todas_juntas2020.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco