Programak
2030 Agenda
BBK GIH lehiaketa
atzera ES|EN

GAZTEENTZAKO BBK – UNESCO ETXEA LEHIAKETA.

MUNDUA HOBETZEKO IDATZI EDO MARRAZTU

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/concursoBBKODS_700.jpgAdierazpen literarioa eta artistikoa 2030 Agendaren gaiarekin eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen gaiarekin lotzen dituen lehen lehiaketa

 Ipuin- eta ilustrazio-lehiaketa honen helburua da Nazio Batuen Erakundearen (NBE) zenbait balio sustatzea; hain zuzen ere, pertsonen arteko eta gure planetarekiko errespetua eta elkartasuna sustatzea. Adierazpen literarioa eta artistikoa 2030 Agendaren gaiarekin eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) gaiarekin lotzen dituen lehen lehiaketa da. Bizkaiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei dago zuzenduta (DBH1 eta DBH2koei), eta lanak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 8an amaituko da.

Lanetan, 2030 Agenda betetzeko lagungarriak diren jarrerak, ekimenak edo ekintzak nabarmendu behar dira, izan ekintza indibidualak nahiz kolektiboak. Munduko edozein txokotan edo txokotatik GIH horietakoren bat urratu izana salatzen duen egoera edo ekintzaren bat ere erakuts daiteke.

Finalera iristen diren lanak liburu batean argitaratuko dira, eta irabazleek garapen iraunkorrari lotutako sari bat jasoko dute, gelakide guztiek gozatzeko.

Lehiaketari begira irakasleei laguntzeko, unitate didaktiko bat prestatu dugu, eta bertan zenbait jarduera ageri dira, 2030 Agenda eta GIHak gelan aurrez azaldu eta landu ahal izateko.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago:

Lehiaketaren oinarriak


Kartela


Bideoa


Irakasleentzako unitate didaktikoa (laister eskuragarria izango da)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco