Programak
2030 Agenda
17x17 ekimena
atzera ES|EN

http://www.unescoetxea.org/irudiak/iniciativa17x17.jpg

 

17 X 17 EKIMENA

2017ko ekainaren 22an UNESCO Etxeak “17 erakunde, 17 GIH” ekimena aurkeztu zuen.

Euskadiko hainbat arlotako (enpresa, unibertsitatea, garapena eta gizarte-ekintza, ikerketa, berrikuntza, kultura, kooperatibismoa, ingurumena eta arlo instituzionala) 17 erakundek konpromisoa hartu zuten, 2030era arte Nazio Batuen iraunkortasunaren agenda globala osatzen duten Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIH) betetzeko.

Hona hemen erakundeok:

Garapen Iraunkorrerako Agendak eta agenda hori osatzen duten 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuek eskatzen digute, euskal gizarte gisa, oro har, konpromisoa hartzea eta era koordinatuan lan egitea, helburu horiek lortze aldera gure gizartean eta maila globalean jardungo duen 2030erako Euskal Agenda egituratzeko.

Jakin badakigu erronka handia dela, eta horregatik lortu nahi dugu euskal gizartean giltzarri diren eragileen atxikimendua, lan-eremu eta sektore bakoitzaren barruan erreferentzia izan daitezen. Helburu bakoitzak berekin dakar giltzarrizko euskal erakunde batekin ituna eta gizarte-konpromisoa eratzea; eta, Garapen Iraunkorrerako Helburuak elkarlotuta daudenez, 17 erakunde eta 17 GIH horiek sortutako indarra izango da arrakastaren giltzarria.

Informazio gehiago:

Argazkiak

#ODS17x17

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco