Programak
Orientazio-zentroa, komunikazioa eta bekak
UNESCO Bekak
atzera ES|EN

UNESCO BEKEN PROGRAMA

 

2018KO DEIALDIA: ITXITA

 

AURKEZPENA

UNESCO Etxeak 1997an hasi zuen UNESCO BEKEN programa, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta haiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak (NBE Bekak) 22/2007 Dekretuaren barruan kokatuta.

Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Euskal gazteei zuzendutako bekak ematen ditu urtero, UNESCOk Afrika, Asia eta Latinoamerikan dituen bulegoetan lan egin dezaten eta proiektuak gauzatu ditzaten UNESCOren lan-alorretan: hezkuntzan, gizarte-zientzietan, natura-zientzietan, kulturan, eta komunikazioan eta informazioan.

1997tik 2017ra arte, 182 gaztek parte hartu dute programan. Haiek bete dute UNESCOk mundu guztian zehar sakabanatuta dauzkan egoitzaz kanpoko bulego guztien jarduna; hain zuzen, laguntza-lanak garatu eta programak nahiz proiektuak abiarazi dituzte UNESCOren lan-alor guztietan.

 

Nori zuzenduak dira bekak

EAEn Deialdiaren urteko urtarrilaren 1a baino urte bete lehenagotik, gutxienez, erroldatuta dauden gazteei.

 

BEKA LORTU AHAL IZATEKO BALDINTZAK

1. Deialdi-urtean 35 urte beteta ez izatea.
2. Unibertsitateko titulua.
3. Garapenerako Lankidetzan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea.
4. EAEko gizarte eta giza-izaerako erakunde edo programekin lotura aktiboa.
5. Ingelesean edo/eta frantsesean maila ona edukitzea.
6. Aurreko deialdietan programa honen onuradun ez izatea.
 

IRAUPENA

Bekaren iraupena urtebetekoa da, eta urtebete gehiago luzatzeko aukera emango da.

 

DOTAZIO EKONOMIKOA

Urte bakoitzeko 18.000 euro.
Dotazio honekin betetzen dira bidai gastuak, asistenztia segurua (estaldura medikuarekin), baita alojamendu eta mantenuaren gastuak ere.Garapenerako Euskal Agentziak zenbatekoa handitu ahal izango du, %5 arte, helburu-herrialdeko bizi mailaren arabera.

 

UNESCO BULEGOETATIK ESKATUTAKO PROFILAK

Profilek UNESCOko lan sektoreak bere gain hartzen dituzte: heziketa, gizarte-zientziak, natura-zientziak, kultura eta komunikazioa eta informazioa.
 

UNESCO NORAKOKO BULEGOAK

Afrika, Asia eta Latinoamerikako herri desberdineko bulegoak.

 

HAUTAPEN-PROZESUA

Beken deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu ondoren, UNESCO Etxeak kandidaturak aurkezteko epea irekitzen du. Epa hai zein kurrikulum-a bidaltzeko era gure web gunean eta gure sare sozialetan argitaratzen da.

CV guztiak aztertu ondoren, hautapen-prozesuan jarraituko dute seinalatutako baldintzak betetzeaz gain, UNESCO bulegoetatik eskatutako profil profesionaleei egokitutako profil profesionala eta akademikoa daukaten kandidatuek.

UNESCO Etxeak burutzen duen hautapen-prozesua elkarrizketa pertsonalaz eta hizkuntza-proba batez osatuta egongo da.

UNESCO Etxeak aurreaukeratutako kandidatu bakoitzarentzako proiektu bat garatuko du eta Garapenerako Euskal Agentziak barematuko ditu proiektu hauek 22/2007 Dekretuan agertzen diren irizpideen arabera.

Hautatutako perstonen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da. Bekak ofizialki esleitu ondoren, urteko azken hiruhilekoan abiatuko da nor bere helburura.

Hasi aurretik, hautagaiek UNESCO Etxeak antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute, Nazio Batuen Sistemari eta UNESCOri buruzkoa.

 

ZELAN ESKATU BEKA

CV argazkiarekin bidali, “BEKAK” erreferentzia aipatuz

e-postaz:  
becasunesco@unescoetxea.org

Epemuga: 2018KO APIRILAREN 29RA (Barne)

 

LOTURA INTERESGARRIAK:

EHAA - 22/2007 Dekretua - Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena.

UNESCO - Egoitzatik kanpo bulegoak

UNESCO Kanbodia - “Volunteers from the Basque Country (Spain) at UNESCO in Cambodia: 10 Years of Achievements”   .

 

 http://www.unescoetxea.org/irudiak/mapa_becas_webP.jpg

UNESCO Beken Programa 1997-2017 (klik handitzeko)

Informazio gehiago:

 

orientazio-ZENTROA, komUnikazio eta bekak

Isozaki atea - Bizikidetasun enparantza

Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala

48001 Bilbo

 

Tfna. 94 427 64 32 

becasunesco@unescoetxea.org 

 

 

 

Koordinatzailea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

   

Dirulaguntzailea:

 

   

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco