Programak
Hezkuntza eta Bake Kultura
UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sarea
atzera ES|EN

UNESCORI LOTUTAKO IKASTETXEEN NAZIOARTEKO SAREA

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_escuelas_asociadas.pngZer da UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sarea?

UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sarea 1953an sortutako hezkuntza-programa bat da. Mundu osoko ikastetxeen artean lau gairekin zerikusia duten esperientzien, proiektuen eta material didaktikoen trukea bideratu eta sustatzea da haren xedea; gaiak hauek dira:

-  Munduko arazoak eta Nazio Batuen eginkizuna;

- Garapen jasangarrirako hezkuntza;

- Bakea eta giza eskubideak;

- Kultura-arteko ikaskuntza.

Gaur egun, 180 herrialdetako 9.566 ikastetxek osatzen dute UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sarea. Ikastetxeak askotarikoak dira, eta UNESCOk Parisen duen egoitzatik koordinatuta daude.

 

Nola koordinatzen da UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sarea?

Sarearen nazioarteko koordinazioa UNESCOren Parisko hezkuntza-ataletik egiten da.

Herrialde bakoitzean, UNESCOko batzorde nazionalak arduratzen dira eskola-sarea dinamizatzeaz, baina Espainiako Estatua salbuespena da.

Espainian elkartuta dauden ikastetxeen arautegiaren arabera, ikastetxeek lau urtean behin aukeratzen dute estatu-koordinatzailea, hautagaitza aurkezten duten PEAko ikastetxeetako kideen artetik.

Estatu-koordinatzaileak UNESCOtik eta Espainiako Batzordetik hezkuntza-proiektuei eta -lehiaketei buruz iristen zaion informazioa helarazten die ikastetxeei, eta elkartutako ikastetxeak sarearen barruan egiten diren nazioarteko foroetan ordezkatzen ditu. Gaur egun, Granadan elkartuta dagoen ikastetxe bateko irakasle Rufina Moreno da Espainiako Estatuan UNESCOri lotuta dauden ikastetxeen estatu-koordinatzailea.

Estatuko koordinakundeak estatuko koordinazio-taldea sortzen du, eta UNESCO Etxeak talde horretan parte hartzen du; taldea hiru hilean behin biltzen da, hainbat gai aztertzeko: nola dagoen sarea, zer alta eta baja izan diren ikastetxeetan, nazioarteko eta tokian tokiko zer proiektu garatzen ari diren ikastetxeak, zein den sareko informazio-buletinen edukia eta nola dauden UNESCOren Espainiako Batzordearekiko eta UNESCO Parisekiko harremanak.

Estatu osoko koordinazio horretaz gain, koordinatzaile autonomikoa ere badago: hiru urtean behin aukeratzen dute erkidego bakoitzeko ikastetxeek. Koordinatzaile autonomikoek, besteak beste, erkidegoko ikastetxeak dinamizatzen dituzte, eta sarean parte hartu nahi duten ikastetxeen eskaerak bideratzen dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzari esker, UNESCO Etxeko hezkuntza-arloak, UNESCOri lotutako ikastetxeen sarearen estatu-koordinazioa babesteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe hauen koordinazio autonomikoa ere gauzatzen du:

Araban: (Vitoria-Gasteiz)
Carmelitas-Sagrado Corazˇn ikastetxea 
 

Bizkaian:
Artxandape ikastola (Bilbao)
Colegio San Pelayo (Ermua) 
Lauaxeta ikastola (Amorebieta-Etxano)
San Felix ikastetxea (Ortuella)
Bego˝azpi ikastola (Bilbao)

Gipuzkoan:
Urretxu-Zumarraga Ikastola (Urretxu)

 

 http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_PEA_Urretxu.jpg

Espainiako Estatuan UNESCOri lotuta dauden ikastetxeak

Espainian, UNESCOri lotutako 220 ikastetxe daude gutxi gorabehera. Zentro pribatuak, publikoak, erlijiosoak, laikoak, haur-hezkuntzakoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak, unibertsitatekoak... dira, eta lana eta sentsibilitatea partekatzen dituzte UNESCOrentzat garrantzitsuak diren gaietan: giza eskubideak, kulturartekotasuna, ingurumena, mundu osoko arazoak...

Ikastetxeen arteko trukea sustatzeko, estatuko koordinazioak zirkularrak bidaltzen ditu ikastetxe guztietara, ikastetxeetan egiten diren esperientzien berri izan dezaten, eta informazio garrantzitsua ere helarazten die parte har dezaketen nazioarteko lehiaketei eta ekitaldiei buruz.

Bestalde, koordinazio autonomiko batek estatuko jardunaldiak antolatzen ditu urtero, uztailean, eta haietan sareko ikastetxeetako 125 bat irakaslek parte hartzen dute. Jardunaldi horiek gune egokia dira hezkuntza-arloko trukea egiteko, lantegien, komunikazioen eta material didaktikoen erakusketen bidez, bai eta kultura-trukea egiteko ere.

2002an, UNESCO Etxeak, Euskadin elkartuta dauden ikastetxeekin batera, jardunaldi horiek antolatu zituen Bilbon, uztailaren 2tik 6ra bitartean.

 

Zein dira Sarearen hezkuntza-proiektuak?

UNESCOri lotutako ikastetxeen nazioarteko sareko ikastetxeek UNESCOk prestatutako proiektuetan parte hartzen dute sarean abian jartzeko. Garrantzitsuenak hauek dira:

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_PMO.jpgMediterraneoaren Mendebaldeko Proiektua (PMO)

Hasiera 1992. urtean izan zuen. UNESCOren funtsezko proiektuetako bat da, eta Espainia, Frantzia, Andorra, Italia, Malta, Libia, Tunisia, Aljeria eta Marokoko ikastetxe elkartuek parte hartzen dute hartan.

Mediterraneoaren mendebaldeko ingurumen-arazoak, kultura- eta gizarte-alderdiak eta pertsonen eta natura-ingurunearen interdependentzia aztertzen ditu.

Lehentasunezko helburua euro-arabiar elkarrizketa sustatzea da, Mediterraneoaren iparraldearen eta hegoaldearen artekoa, hala nola natura- eta kultura-ondarea babestea eta ezagutaraztea.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_Youthxchange.jpegGazteak Aldaketaren Alde Proiektua(YouthXChange)

www.youthxchange.net

2000. urtean, UNESCOk eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (NBIP) mundu osoko 10.000 gazte elkarrizketatu zituzten. Xedea haiekin hitz eginda honako hauek jakitea zen:

  • zer kontzientzia- eta interes-maila zuten kontsumo jasangarriari zegokionez..

  • zer neurritan zeuden konprometituta jasangarritasunarekin..

  • nola ikusten zuten etorkizuna, eta zer eginkizun bete zezaketen aitzindari moduan kontsumo-eredu arduratsuagoen garapenean.

Inkestak argi utzi zuen gazteak anbibalenteak zirela beren kontsumo-ereduetan. Alde batetik, esaten zuten besteak beste ingurumena, giza eskubideak eta osasuna zirela etorkizunari begira zeuzkaten kezka nagusiak; bestetik, ordea, ulertuta ere zer-nolako eragina izan dezakeen ingurunean produktuak erabiltzeko eta baliatzeko moduak, ez zuten lotzen eragin hori beren kontsumo-ohiturekin eta bizimoldeekin.

Emaitza horiek ikusita, NBIPk eta UNESCOk ondorioztatu zuten premiazkoa zela informazio argia, fidagarria eta eskuragarria ematea kontsumo jasangarriaren esanahiaz eta erronkez, eta, era berean, beharrezkoa zela tresna egokiak garatzea, gazteen artean, beren bizi- eta kontsumo-moldeei zegokienez, benetako aldaketa gerta zedin jarreretan eta ekintzetan, eredu jasangarriagoen mesedetan. Bi premia horien ondorioz sortu zen youthXchange proiektua; gaur egun, 29 herrialdek parte hartzen dute hartan.

Proiektuaren xedea IKTen erabiltzaile diren eta antzeko bizi-ereduak dituzten herrialde garatuetako hiri-eremuetako gazteak dira, 15-25 urte artekoak (lehen aipatutako inkestak adierazten du mundu osoko herrialde garatuetako gazteen kontsumo-joerak nahiko homogeneoak direla, globalizazioaren ondorioz batez ere). Hala ere, proiektuaren edukia eta metodologia gazteagoentzat ere molda daiteke, kontsumo-ohituretan ikasketa-prozesua sustatzeko umetatik, betiere materialak haien aukeretara egokituz gero.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_rutaesclavo.jpgEsklaboaren Bidea. Isiltasuna Urratzen  (Breaking the silence)

1998an hasi zen proiektu polemiko eta zail hau, esklaboen salerosketarekin zerikusia zuen historiari heldu nahi baitzion, salerosketa gertatu zen hiru kontinenteak kontuan hartuta: Afrika, Amerika eta Europa.

“Esklaboaren bidea” proiektua UNESCOko Bake Kulturaren aldeko Kultura-arteko Elkarrizketa eta Aniztasunerako Sailak koordinatzen du. Zenbait urte lehenago aurreproiektuak egiten hasi ziren, baina, azkenean, 1994an egokitu zitzaion modu ofizialean ibiltzen hastea.

Hiru helburu ditu:

  • Ozeano Atlantikoan zeharreko salerosketaren eta esklabotzaren inguruan hedatutako isiltasuna urratzea, ikerketa historikoa eginez ozeano horretan zehar egindako esklaboen salerosketaren dinamikaz eta kausez;

  • Haren ondorioak objektiboki nabarmentzea, batez ere Europan, Afrikan, Ameriketan eta Karibean eragindako herrialdeen arteko interakzioak kontuan hartuta; eta

  • Herrialdeak elkarren ondoan bakean bizitzearen eta tolerantziaren aldeko kultura ezartzen laguntzea.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Linguapax.jpgLinguapax

Linguapax proiektuak bakea hizkuntzen eta gizarte-zientzien irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren bidez lantzea proposatzen du.

Hala bada, gizarte-zientziak eta hizkuntza dira proiektuaren bi zutabe nagusiak, baina arte-hezkuntza, natura-zientziak, matematika, filosofia eta abar ere sartzen dira haren barruan.

Linguapax proiektuaren helburu orokorra errespetuaren, bakearen eta justiziaren alde jarduteko gaitasuna sustatzea da. Helburu orokorrak hauek dira:

  • Hizkuntza-aurreiritziak desagerraraztea,

  • Hizkuntzak gure ondarearen zatia direla jakinarazten eta balioesten laguntzea,

  • Hizkuntzak ikastera bultzatzea, besteekin komunikatu eta, horrenbestez, konponbide partekatuak aurkitu ahal izateko

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_patrimonio_mundial.jpgMundu-Ondarea Gazteen Eskuetan

Proiektu hau 1994an abiatu zen, gazteak eta irakasleak ditu helburu, eta munduko natura- eta kultura-ondarea sustatu eta zaindu nahi du, munduko ondarearen aldeko hezkuntza eskola-programetan txertatuz.

Proiektuaren helburuak hauek dira:

  • Mundu Ondarearen Konbentzioak eta norberaren herrialdeko zein besteen herrialdeetako kultura- eta natura-lekuek duten garrantziaren kontzientzia harraraztea gazteei.

  • Mundu Ondare Zerrendako kultura- eta natura-lekuen ikaskuntza sustatzea eta garatzea, hezkuntza-material berritzaileak eta gizarte- nahiz kultura-esparruetara egokituak prestatuz.

  • Lanbide tradizionalak gordetzen laguntzea (artisautza, eskulanak), beharrezkoak baitira Mundu Ondareko kultura-lekuak leheneratu eta kontserbatzeko, eta gazteen artean horretarako interesa piztea.

  • Beren kultura- eta natura-ondarea gordetzen dagokien ardura sustatzea gazteen eta haurren artean.

  • UNESCOk Mundu Ondareko lekuak zaintzearen alde egiten duen guztian laguntzea.

Hitz batean, proiektuak diziplinarteko ikuspuntua du hiru mailatan: ikasten ari den ondarearen iragana, oraina eta geroa.

Funtsezko ideia gazteei laguntzea da, bai iragana birbizitzen , bai haien kultura-nortasuna osatzen duena hobeto ulertzen, bai ikusarazten iraganak zer-nolako eragina duen haien egungo bizimoduan eta balioetan; hau da, geroa ondarearekin edo ondarerik gabe imajinatzea.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_proyectoatlantico.jpgAtlantiko Proiektua

Atlantiko Proiektua 1994an sortu zen Galiziako ikastetxe elkartuen artean, gure ikastetxeen natura- eta kultura-ingurunea ezagutzea, errespetatzea, kontserbatzea eta hobetzea sustatzeko.

Abiapuntuko ideia izan zen Atlantiko Ozeanoa hiru kontinenteak (Europa, Afrika eta Amerika) lotzeko zubia dela, eta, beraz, hainbat balio nabarmentzen dituela; besteak beste, aniztasuna, kulturartekotasuna eta inklusioa.

Proiektuen, ekintza-planen eta jardueren oinarrian Atlantiko aldeko esparru geografikoa ezagutzea (basoak, arrantza-baliabideak, merkataritza-bideak, landareak eta hegaztiak...), zer antzekotasun eta desberdintasun dauden jakitea... dago, eta haiek guztiak kultura-esparrura hedatzen dira, bizimoldeak, historia komuna, musika eta dantzak, literatura... identifikatzeko. Hori guztia garapen jasangarria lortzeko bideen bilaketaren barruan.

Eta, hala, ikastetxeek batera landu dituzte baso atlantikoa, itsasertzak eta marearteko eremuak, arrantza eta itsaski-bilketa, landareek eta hegaztiek eremu atlantikoan egiten duten migrazioa eta, azkenik, pertsonen migrazioak “Joan-etorriko bideak” proiektuaren bidez. Gainera, Galiziako ikastetxeentzat, eremu atlantikoa Mendebaldeko kulturaren gune hegemonikoetako bat da, eta bertako kultura minoritarioen eta minorizatuen balioa berreskuratu behar da.

Parte hartzen duten Galizia, Portugal, Brasil, Kuba, Argentina eta Senegalgo ikastetxeak, gehienbat, Elkartutako Ikastetxeen Sarearen barruan daude, eta proiektuak egitasmo komunak eta trukeak haien artean sustatzeko balio izan du.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/PEA_mondialogo.jpgMondialogo (Mondialogo School Contest)

2003an hasi zen, eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen arteko lehiaketa bat da. Kulturen arteko elkarrizketaz aritzen dira Daimler Chrysler-ekin batera antolatutako lehiaketa honetan. Ikasleek, taldeka bilduta, epe luzean elkar estimatzen ikasten dute, proiektuak elkarrekin egiteari esker. Truke horien ondorioz, Mondialogo munduko gazteen arteko elkarrizketarik handiena da. Paulo Coelho idazle brasildarrak esan zuen guztiz sinetsita zegoela jolastea zela ikasteko biderik onena, ikastetxe batzuk ibilbide moduan prestatutako hezkuntza-jolas baten bidez senidetu zirelako; ibilbide horretan, bi herrialdeetako bakoitzaren kulturari buruzko galderak zeuden.

 

Euro-Arabiar Zubia
2004an sortu zen, Europako eta arabiar munduko zenbait herrialderen parte-hartzearekin, eskola elkartuetako ikasleen arteko kultura-trukea sustatzeko eta beste kultura batzuk ezagutu eta ulertzeko.

Prozesuaren amaieran, aldizkari bat egingo da, eta eskola-umeen lana jasoko da hartan, haurren proposamenak, iritziak eta ondorioak barne.

 

Informazio gehiago:

Berriak - bake kultura eta Giza Eskubideak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputaci├│n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco