Programak
Hezkuntza eta Bake Kultura
Bake kulturaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza
atzera ES|EN
Hezitzaileen prestakuntza

Hezitzaileen prestakuntza

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/argitalpenak/haundi/Portada_ABC_DDHH_eusk200.jpgUNESCO Etxeak prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu, bereziki Euskadiko ikastetxeetako irakasleentzat, ikuspuntu orokor eta berritzaileak oinarri hartuta ikasleekin lant dezaten bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza. 

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzaren GARATU programan parte hartu du, giza eskubideetan hezteari buruzko ikastaroak emanez, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak onartutako metodologia eta baliabide didaktikoetan oinarrituta.

 

ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza: lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzako jarduera praktikoak

Prestakuntzan gehien erabilitako baliabide didaktikoetako bat gida didaktiko hau izan da: ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza: lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzako jarduera praktikoak; UNESCO Etxeak argitaratu zuen euskaraz eta gaztelaniaz.

Gida hori ekarpen bat da, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak Giza Eskubideen aldeko Mundu Programari egina. Bertan, aholku praktikoak ematen dira giza eskubideen ezagutza eta funtsezko eskubideak eta askatasunak betetzen diren giro egokia bultzatu nahi duten irakasle eta hezitzaileentzat.

Horretarako, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako jarduera didaktikoak proposatzen dira. Jarduera bakoitzean bai Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalera bai Haurren Eskubideei buruzko Konbentziora jotzen da.

Eranskin moduan, Adierazpen Unibertsalaren eta Konbentzioaren bertsio ofizialak eta eskola-esparrura egokitutakoak aurkezten dira, hala nola giza eskubideei buruzko nazioarteko araudietan jasotako terminologia eta gaian lantzen diren baliabide didaktikoen eta erakundeen zerrenda.

ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza 

 

 

Informazio gehiago:

Berriak - bake kultura eta Giza Eskubideak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco