Programak
Hezkuntza eta Bake Kultura
Bake kulturaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntza
atzera ES|EN
Baliabide didaktikoak

Baliabide didaktikoak

 

UNESCO Etxeak euskarara egokitu ditu nazioarteko hezkuntza-esparruan bake-kulturaren eta giza eskubideen arloarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz erreferentziazkoak diren Nazio Batuen eta UNESCOren hainbat argitalpen. Lan horiek Euskadiko ikastetxeetan banatu dira, eta gure on line katalogoan kontsulta daitezke.

 

Giza eskubideak: galde-erantzunak

Lan hori giza eskubideen arloko aditu britainiar batek egin zuen UNESCOk eskatuta, Leah Levin-ek, eta Plantu karikaturagile frantses ezagunak irudiztatu zuen; 1981. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Lana giza eskubideei buruzko material pedagogiko baliotsua da, eta 16 hizkuntzatara itzuli dute. Oinarrizko informazioa dauka giza eskubideen esparruan dauden tresna nagusiei buruz, haiek baliatzeko prozedurei buruz eta eskubideok sustatu eta babesteko nazioarteko erakundeen jarduerei buruz. Bereziki, giza eskubideei buruzko nazioarteko legediaren norainokoa eta esanahia deskribatzen ditu, eta arreta berezia jartzen du hartako babes-mekanismoen bilakaeran eta giza eskubideen ildotik hezteak daukan garrantzian. Era berean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bildutako 30 artikuluak azaltzen ditu. Argitalpena giza eskubideen esparruan hezteko Nazio Batuen Hamarraldiko Jarduera Planari (1995-2004) egindako ekarpen bat da, eta dibulgazio-lan baliagarria da ikasleentzat eta irakasleentzat bezala, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen sustapen eta babesean parte hartzen duten edo interesatuta dauden gainerako guztientzat ere .

 

 

Hezkuntza: altxor ezkutua (Jacques Delors)

XXI. Menderako Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak UNESCOrentzat egindako txostena jasotzen du argitalpenak; Jacques Delors izan zen batzordeko burua, eta lana 20 hizkuntzatan baino gehiagotan dago argitaratuta. Batzordeak dio guztiz sinetsita dagoela hezkuntza ezinbesteko tresna dela gizadiak aurrera egin dezan bakearen, askatasunaren eta gizarte-justiziaren bidean. Etorkizuneko erronka ugarien aurrean, hezkuntzak, Batzordearen ustez, funtsezko eginkizuna betetzen du pertsonen eta gizarteen etengabeko garapenean, ez mirarizko konponbide moduan, baizik eta, beste bide batzuekin batera baina haiek baino neurri handiagoan, giza garapena benetakoagoa eta orekatuagoa izateko zerbitzu moduan, pobreziak, bazterketak, ezin ulertuek, zapalkuntzek, gerrek eta abarrek atzera egin dezaten. Batzordeak uste du hezkuntza-politikak ezagutzak, gaitasun teknikoa... etengabe aberasteko prozesu bat direla, bai eta, beharbada eta batez ere, nola pertsonaren hala gizabanakoen, taldeen eta nazioen arteko harremanen egituratze pribilegiatu bat ere .

Informazio gehiago: Informe Delors (Compendio)

 

 

Hezkuntza Solasgai

Argitalpen hori Jacques Delorsen Hezkuntza: Altxor Ezkutua txostenaren laburpena da, Euskadiko hezkuntza-esparrura egokitua, eta UNESCO Etxeak Euskadiko ikastetxeetako irakasleen parte-hartzearekin 2012an liburu horretaz antolatu zuen debate-mintegiko gogoetak biltzen ditu.

 

 

 

 

 

 

Nazio Batuen eta UNESCOren koadernoen bilduma

Gida didaktiko batzuk dira, irakasleei eta bigarren mailako nahiz batxilergoko ikasleei zuzenduak. Gida horietan, galde-erantzun soil batzuen bidez, nazioarteko erakunde horiek nola sortu ziren, zer egiten duten eta nola dauden egituratuta eta antolatuta azaltzen da .

Koadernoen zerrenda link-arekin

 

 

 

 

 

Era berean, UNESCO Etxeak material didaktikoak egin ditu bake-kulturaz, giza eskubideez eta gai horiekin zerikusia duten beste gai batzuez, eta material hori guztia Euskadiko ikastetxeetan zabaldu da irakasleentzako lantegien bidez:

 

Bakegintzan

Bakegintzan karpetan, bost unitate didaktiko eta CD-ROM bat daude, eta irakasleentzat nahiz derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat dago prestatuta. Unitate bakoitzean bakerako hezkuntzarekin zerikusia duen gai bat lantzen da, eta jarduera-fitxak daude arlo hauek kontuan hartuta landuak izan daitezen: hizkuntzak, gizarte-zientziak, natura-zientziak, matematika, hezkuntza fisikoa, plastika eta ikus-hezkuntza eta musika.

1:  Mundu bakar batean bizi gara  

2: Elkarrekin bizi izatea: lankidetza eta gatazka  

3: Irudiak eta estereotipoak  

4: Lurraren eskubideak  

5: Munduko jatetxea  

 

SANDUK

Argitalpena SANDUK gidaren egokitzapena da, eta gida hori Jaume Bofill Fundazioak eta Kataluniako Generalitateak argitaratu zuten lehenengoz. Argitalpenaren helburua irakasleei tresna bat ematea da, balioetan oinarritutako hezkuntza lant dezaten ikasleekin edo aisialdiko taldeekin, eta norberarenak ez bezalako testuinguru kultural eta ideologikoak ulertzeko eta haiekin harremana izateko bide samurragoa izan dezaten. Azken batean, gizarte irekia eta begirunetsua eraikitzen laguntzea da xedea

 

 

 

XEBE BILDUMA

Garapenerako lankidetza Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetara hurbilarazteko, UNESCO Etxeak bi erakusketa didaktiko prestatu ditu Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzarekin batera: haietako bat, “Xebek kooperaziora hurbiltzen gaitu”, lehen hezkuntzako ikasleentzat prestatu da; beste bi, berriz, bigarren hezkuntzakoentzat prestatu dira: “Xebe eta nazioarteko lankidetza” eta “Basauritik mundura begira” .
 

 

 

 

 

garapenerako Hezkuntzaren lan koadernoa

Ikerketa hau UNESCO Etxeak urte eta erdiz egindako lan baten emaitza da. Zeregin horretan honako hauek izan ditu lankide: EAEko Garapenerako GKE-en Koordinakundeko Bizkaiko Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza Taldea, garapenerako GKE-ak, berritzeguneak eta ikastetxeak.   Parte-hartzean oinarritutako diagnosi bat egitea zen helburua, egungo egoera aztertu ahal izateko, ikastetxeetan garapenerako hezkuntzan egiten ari diren jarduerei dagokienez, eta, hartan oinarrituta, hobetzeko estrategiak eta proposamenak batera lantzea .

 

Informazio gehiago:

Berriak - Bake kultura eta giza eskubideak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco