Programak
Eraldaketa Sozialerako kultura
Getxo aniztasunen alde
atzera ES|EN

Getxo Aniztasunen Alde

 

http://unescoetxea.org/irudiak/day_for_cultural_diversity600.jpg

 

Maiatzaren 21a Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna dela eta, Getxoko Udalak eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Getxo Aniztasunen Alde ekimena antolatu dugu.

Ekimenaren barruan hainbat jarduera egingo dira datozen hilabeteotan, eta helburu du beren aniztasunetatik herriko kultura- eta gizarte-garapenean laguntzen duten getxotarrak ikustaraztea.

 

UNESCOren zuzendari nagusi Audrey Azoulayk iazko mezuan esan zuen bezala:"Maiatzaren 21ean, Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna dugula, UNESCOn dei egiten diegu mundu guztiko pertsonei gurekin bat eginik kultura-aniztasunaz poztu daitezen eta beren komunitateetan kultura-aniztasuna babesteko eta sustatzeko moduak bilatu eta defenda ditzaten.Horrela, denak egongo dira barnean, eta inor ez da geratuko atzean."

Ez dugu inor atzean utzi nahi. Are gehiago, Getxo Aniztasunen Alde dihardutenei, protagonistei aurpegia jarri eta ahotsa eman nahi diegu.

 

Maiatzaren 21eko ospakizunerako, Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna antolatzen Mujeres con Voz elkartearekin lankidetzan aritu gara.Getxoko talde bat da Mujeres con Voz, eta era askotako emakumeen arteko topaketak sustatzen dituzte; halakoak baitira taldeko emakumeak ere, askotarikoak.Ahalduntzea dute helburuetako bat, eta elkarrenganako sororitaterako sareak ehundu eta bizikidetza-praktiken aldetik erreferentzia bat izatea, kulturen arteko trukearen bidez.

Bestalde, Getxoko Udalak eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak indarrak batuko ditugu 2020an beste bi egun handi ospatzeko: ekainaren 28a, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna, eta abenduaren 3a, Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna, biak ere tokiko erakundeekin lankidetzan, eta eskubideen ikuspegitik egunero beren aniztasunak aldarrikatzen dituzten pertsonen testigantzari esker.

 

“Gure gizarte gero eta dibertsifikatuagoetan, ezinbesteko bihurtu da elkarrekintza harmoniatsua eta elkarrekin bizitzeko borondatea bermatzea kultura-identitate aldi berean plural, anitz eta dinamikoak dituzten pertsona eta gizataldeei.Hiritar guztiak barnean hartuko dituzten eta partaidetza suspertzen dituzten politikek gizarte-kohesioa, gizarte zibilaren bizkortasuna eta bakea bermatzen dituzte. (...)[…] Kultura-aniztasunak zabaldu egiten ditu edonori eskaintzen zaizkion aukerak; garapenaren iturrietako bat da […].Kultura-aniztasuna defendatzea betebehar etikoa da, gizakien duintasunaren errespetutik banaezina.Kultura-aniztasunak giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatzeko konpromisoa dakar berarekin […]”.”

(Kultura Aniztasunari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala)

Ekintzak:

http://unescoetxea.org/irudiak/Logo_ivoox.jpg

 

Podcast - Getxo aniztasunen alde

 

 

Informazio gehiago:

Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

UNESCOko Zuzendari Nagusiaren mezua. 2020ko maiatzak 21

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://unescoetxea.org/irudiak/Logo_Getxo_hor.JPG

http://unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoop.gif

 

Berriak - Eraldaketa Sozialerako kultura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco