Programak
Eraldaketa Sozialerako kultura
Kultura COVID-19aren aurrean
atzera ES|EN

Kultura COVID-19aren aurrean

 

http://unescoetxea.org/irudiak/Resiliart_web.jpg

ResiliArt: artisten eta kulturako profesionalen aldeko mugimendua, pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

UNESCOren Mundu Ondare diren lekuen % 80 baino gehiago itxi egin dira, eta horrek kolokan jarri du tokiko komunitateen eta profesional askoren bizibidea.

Erakunde eta instalazio kulturalak, artistikoak eta entretenimendukoak diru-sarreratan milioiak galtzen ari dira egunero, eta askok langileei joaten utzi behar izan diete.

Mundu osoko artistak, lehen ere gehienak lanaldi partzialean, modu informalean edo kontratu prekarioekin aritzen zirenak pandemiaren aurretik, hilabete bukaerara iristeko borroka larrian ari dira.

Horregatik, UNESCOk ResiliArt mugimendua kaleratu du, sortzaileek, artistek eta sorkuntzaren arloko profesionalek krisi-garai honetan gainditu beharreko erronkak ahalik gehien ikusarazi nahian. Horretarako, eztabaida global bat antolatu du industrian giltzarri diren profesional zenbaitekin, eta dei egingo zaie artisten ahotsei, jada finkatuta daudenei nahiz azaleratzen hasiak direnei, hedabide sozialen bidez beren iritzia azaldu dezaten.

ResiliArt aurkezteko bideoa

 

"Ezegonkortasun eta ziurgabetasun beteko garai hauetan, batzen gaituzten gauzei begiratu behar diegu –mundua bere adierazpide guztietan erakusten diguten gauza horiei–, eta horretarako, artistak behar ditugu ", esan zuen Audrey Azoulayk, UNESCOren zuzendari nagusiak, ResiliArt mugimenduaren aurkezpen eta eztabaidan.

Joan den 2020ko apirilaren 15ean, Artearen Nazioarteko Eguna zela, UNESCOk mundu-mailako ResiliArt mugimendua abiatu zuen, inaugurazioko eztabaida birtual baten bidez. Gidari ziren UNESCOren zuzendari nagusia eta Kulturako zuzendariorde nagusi Ernesto Ottone R. eta haiekin batera, artearen, giza eskubideen eta politika kulturalen arloko hainbat pertsona ezagun.

Eztabaida berriro ikusteko, esteka honetara jo dezakezu. Haren berri labur irakurtzeko, berriz, egin klik hemen.

 

ResiliArt mugimendua abiatzeaz batera, astekari bat ere kaleratu zuen UNESCOk: "Culture & COVID-19": Impact and Response Tracker". Ikuspegi orokor bat ematen da bertan, COVID-19ak kulturaren sektorean izan duen inpaktu sakonari eta egunez egun aldatzen ari den oraingo egoeraren bilakaerari buruzkoa.

COVID-19ak kulturaren ekosistema zeinen hauskorra den erakutsi eta azaleratu du. Gobernuek, gobernuz kanpoko erakundeek eta sektore pribatuak artistei eta kulturaren arloko profesionalei garai honetan laguntzeko zer neurri hartu dituzten ikusteko, UNESCOk plataforma hau prestatu du.

 

UNESCO Etxeak bat egin du ResiliArt mugimenduarekin, eta GizARTE sarean (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) kide diren guztiei une honetan interesekoa izan dakiekeen datuen eta neurri espezifikoen berri emango diegu.

Gainera, Gasteizko ARTgia sorgune & aretoa-rekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, artistentzat #ResiliART deialdia abiatu dugu. Hauxe da gure proposamena: nolako etorkizuna eraiki nahi dugun gaitzat hartuta, hausnartzea eta sortzea, Garapen Iraunkorrerako Helburuetan eta eskubide kulturaletan oinarrituta.

Maiatzaren 25era arte dago zabalik deialdia. Informazioa lortzeko, sakatu hemen.

 

Informazio gehiagorako:

Berriak - Eraldaketa Sozialerako kultura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĆ³n Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco