Iraunkortasuna eta ingurumena
URA
URA
atzera ES|EN
Urari eta Lankidetzari Buruzko Lan Jardunaldia

 

Urari eta Lankidetzari Buruzko Lan Jardunaldia.

 

Ura eta Saneamendua, lankidetza proiektuak garatzeko

oinarrizko ardatz

 

 

Iragan 2008ko urriaren 30ean Koopera Zentroan lan-jardunaldia egon zen, UNESCO Etxea eta ZABALKETAk Batera antolatuta, “Ura eta Lankidetza. Ura eta Saneamendua, lankidetza proiektuak garatzeko oinarrizko ardatz” izenburupean.

40 lagun baino gehiago parte hartu zuten, eta Euskadin ur eta saneamenduaren inguruko nazioarteko eztabaida plazaratzeko helburuak bete ziren, gaia EAEn lantzen duten lankidetza deszentralizatuko erakundeak bilduta. Horrela, Administrazioaren, GGKE-en ordezkarien eta garapeneko graduondoko ikasleen partaidetzarekin, besteak beste, eztabaida ireki eta parte-hartzailea egin zen ur eta garapenaren arloko lankidetzaren oraingo egoera eta perspektibak, generoko ikuspegia edo giza eskubideen perspektiba sartzea bezalako alderdiei buruz.

Gainera, hiru euskal GGKE-ren hiru esperientzia praktiko ere ezagutu ahal izan genituen hiru kontinentetan (Afrika, Asia, Latinoamerika), eta horietako bakoitzaren ñabardura eta berezko alderdiez aberastu ginen.
 


 

Bertaratutako pertsonen artean herri administrazio, GKE-en ordezkariak eta ikasleak zeuden.

 

Jardunaldiaren garapena:
 

1. ATALA: Egoera globala, estrategiak eta giza eskubideen ikuspegia

Ur eta Saneamenduaren Egoera Globala

Josu Sanzek, UNESCO Etxeko Ingurumen arloko arduradunak, Ur eta Saneamenduaren Munduko Egoera azaldu zuen. Aurkezpen honen bidez egoera globala testuinguruan jarri zuen ur eta saneamenduaren arloan. Horrela, Nazio Batuen txostenetatik jasotako daturik berrienak eskaini zituen. Horretaz gainera, egun abian dauden ekimenak ere aurkeztu zituzten, bereziki Ekintzako Nazio Batuen Hamarkada, ‘Ura Bizi Iturria’ (2005-2015).
 

Giza Eskubideen ikuspegia lankidetzan

Jarraian, Paloma Garcíaren txostena (Isi Argonauta) giza eskubideetan oinarritutako ikuspegiak garapenerako lankidetzan dituen aplikagarritasun eta potentzialitateaz aritu zen. Nabarmendu zuen erakundeak berak direla ikuspegi hau bereganatu eta bere dinamikara gaineratu behar dutenak, pertsonei zuzendutako ikuspen berria sortzeko. Gainera, ur eta saneamendura jotzeko eskubidea exijitzeko tresna ere bada.

Garapenerako Lankidetzak funtsezko eginkizuna du giza eskubideak integratzeko gaitasunak indartzeko orduan, eta aukera berezia du Uraren Giza Eskubidearen geroz eta hurbilago dugun aldarrikapenean. Hala ere, Lankidetzaren barruan bertan aurre egin beharreko erronkak daude prozesu honi heltzeko, interbentzioen sektorializazioa edo homogenizazio eta estandarrik eza esate baterako, emaitzei begirako ikuspegiaren joeraz gainera aldatzeko prozesuak lortzearen kaltetan.

Palomaren aurkezpenaren ostean –honek giza eskubideak lankidetzako dinamika eta proiektuetan sartzeko ateak zabaldu ditu-, administrazioaren bi maila desberdinek ur eta saneamenduaren arloan dituzten lankidetzako estrategiak ezagutu ahal izan genituen: Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia.
 

Garapenerako Lankidetzako Estrategiak Ur eta Saneamenduan

Lehendabiziko interbentzioan, Igor Irigoyenek, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzako zuzendariak, urak eta saneamenduak administrazioaren politiketan geroz eta garrantzi handiagoa izan dutela adierazi digu eta 2008-2011ko Plan Zuzentzaile onartu berrian duten egiturazko eginkizunaz ere hitz egin digu.

2003-2008ko aldiko datuak -10,37 milioi euro inguru, 37 proiektu 20 herrialdetan (horietako asko Latinoamerikan, baina baita Sudan, Afganistan, Ruanda, Kongo edo Etiopia bezalako herrietan ere) 13 erakunderen kontura-, konpromiso sendoaren adibide dira ur eta saneamenduan MGHak erdietsita.

Etorkizunari begira, ur eta saneamenduaren garrantzia aitortu dute, eta berau 2008-2011ko Euskal Lankidetza Planaren “Oinarrizko Gizarte Premiak” ildo estrategiaren barruko azpisektoreetako bat da. Euskal konpromisoa, gainera, Nazio Batuen 20/20 adierazlera ere zabaltzen da, Milurteko Garapeneko Helburuekin (beharrezko baina nahikoa ez den baldintza gisa) eta ur-sistemen pribatizazioa lehenesten ez duen kudeaketaren babesagatik.

Aplikazio praktikoari begira, ur eta saneamenduaren egiturazko estrategiak sustatu nahi dituzte epe luzera, horretarako tokiko gaitasunen sustapena (ur batzordeak, ur zerbitzuen ordainketa), generoko ikuspegiaren integrazioa (ur eta saneamenduaz gozatzeak erkidegoen lan-moduen aldaketak ahalbidetzea), giza eskubideen ikuspegiaren integrazioa (bereziki aipatuta ur proiektuen ondoriozko eragin politikoa) eta iraunkortasuneko irizpideak ezartzea (arro edo mikroarroen araberako kudeaketan) lehenetsiko dituzte, besteak beste.

Alazne Camiñak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasun eta Hiritarren Eskubideen Zuzendaritzako aholkulariak, nabarmendu zuen foru lankidetzak sektore edo geografiako lehentasunak ezartzen ez baditu ere, uraren eta saneamenduaren sarbidea eta kalitatea hobetzea puntualak izaten direla diru laguntzak adjudikatzen diren baremazioko irizpideak ezartzeko orduan. Modu horretan azaltzen da, 2004-2008 bitartean, 1,3 milioi euro baino gehiago finantzatu izana Bizkaiko 9 GGKE-ren bidez ur eta saneamenduko 11 proiektu burutzeko nagusiki Saharatik azpiko eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetan.

2008. urteko deialdian, ordea, saneamenduarekin lotutako proiektuetarako eskabide gutxiago aurkeztu dituztela egiaztatu dugu. Hori ez dakigu ausaz gertatu den edo diru laguntzen dekretuaren oinarrietan generoko perspektiba proiektuaren bizitza osoan zehar sartzeko eskakizuna jasotzeagatik. Bai egiaztatu dutela generoaren inpaktuaren balorazioak ez direla agertu ur eta saneamenduko proiektuen eskabideko inprimaki gehienetan. Alderdi hau hobetzeko helburuz, Berdintasun eta Hiritarren Eskubideen Zuzendaritzak tresna berria sortu du garapenerako lankidetza eta sentsibilizatzeko proiektuetan perspektiba hau eransteko laguntza teknikoen kontratazioa laguntzeko.

Azkenik, nabarmendu ditu hiru foru aldundiak Garapenerako Lankidetzako baterako Plan Zuzentzailea prestatzeko prozesuan daudela. Plan honetan komunitateen tokiko garapeneko lehenesten jarraituko dugu sektore edo geografiako alderdien gainean. Hiru ildo estrategikoak hauek dira: Tokiko Giza Garapena (hau da, gaitasunak oinarritik indartzea eta hemen Giza Eskubideen ikuspegia oso baliagarria izan daiteke); Generoa Garapenean (gizon zein emakumezkoen kezkak eta espektatibak garapeneko programen diseinu, burutzapen eta ebaluazioaren parte izateko estrategia gisa) eta Garapenerako Hezkuntza (kontzientzia kritikoa sortu eta herritar aktibo eta konprometituak sustatzeko tresna gisa).

Hiru ildo hauek, baina, eskaintzen duten lan-esparruan, ur eta saneamenduko proiektuak ezin hobeto sartzeaz gainera, hobetu ahal daitezke komunitateetan inpaktu integrala sustatzeko xedez.
 


 

Igor Irigoyen “ Ura Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzako Estrategian” bere aurkezpena egiten ari zela.

 

2. ATALA: Esperientzia praktikoak Lankidetzan: Amerika, Afrika, Asia

Jardunaldiaren bigarren atalean Euskadiko hiru GGKE-k hainbat eremu geografikotan eta ikuspegi ezberdinekin izandako bere lan-esperientziak aurkeztu zituzten, arrakastarako faktoreak eta lanerako erronka berriak identifikatzeko xedez garapenerako lankidetzan eta ur eta saneamenduaren arloan:
 

Latinoamerika (Bolivia)
Argazkia: Zabalketa

Gorka Cuberok, Zabalketa-renak, Ura, Garapena egituratzeko ardatz, REPANAS proiektua, aurkeztu du. Honek Boliviako tokiko garapenaren esperientzia deskribatzen du.

1990. urtetik REPANA metodoa (Natur Ondarearen Erreserba) ezarri dute 55 kokalekutan, guztira 3.000 Ha inguru. Azaldutako REPANA proiektua Santa Cruz probintziako erdiko altuerako lurraldeetan kokaturik dago, Cruz-eko ibarretan. Bertan ibaien iturburuek kutsadurako arazo handiak dituzte, abeltzaintza eta nekazaritzagatik.

Metodologia honek lurraldearen berrantolaketa bezalako alderdiak barne hartzen ditu, iturburuak eta goiko urak zaintzeko xedez, bere aprobetxamendua (abeltzaintza eta nekazaritza) bideratuta lurraldearen beheko aldeetan.  

Horretarako, beharrezkoa da lurren jabeek bere lagapena egitea, bereziki goiko lurrei dagokienez, hauek funtsezkoak baitira prozesu osoan uraren aprobetxamendu eta natur babesaren bere balio handiagatik.

REPANA proiektuak aldarrikatzen duen hartze, aprobetxamendu eta itzulerako eremuetan berrantolatzeak ahalbidetzen du ekosistemak lehengoratzea, gaixotasunak prebenitzea edo lurzoruaren erabilerak eta ekoizpeneko eskemak antolatzea, azken hauek familia bakoitzerako Antolaketa Plerialeko Planen bitartez.

Afrika (Ruanda)
Argazkia: Medicosmundi

Marian Sanzek, Medicusmundi Bizkaia-renak, Ur eta saneamendua erkidegoko ikuspegitik Ruandan txostenaren bidez Afrikako herri honen errealitatea hurbildu zigun. Herri honetan alde handiak daude landa eta hiriko guneen artean. Berau Afrikako errealitate soziopolitikoa definitzen duten alderdietako bat da, lankidetzako proiektuak baldintzatzen dituena.

Generoko kontuetan Ruandan normalizazioa dagoela pentsatu ahalko bagenuke ere (izan ere, legebiltzarkideen %48a dira adibidez), herriaren eta gizartearen errealitateak, argi eta garbi, aurkakoa adierazten du. Gainera, Ruandako gizartea oraindik estigmatizatuta dago berriki izandako gerra zibilagatik eta egun ere justizia paraleloa dago, herri Auzitegien moduan. Antolaketari dagokionez, Ruanda herri guztiz deszentralizatua da, eta hiriburuko bizi-maila landa-guneetan dagoena baino askoz handiagoa da baliabideen bidegabeko banaketagatik. Hauetan, ur eta saneamendura jotzeko aukera ziurtatzeko soluzioak, nagusiki, putzuak, plastikozko tangak eta erkidegoko iturriak dira.

Tresna sozial gisa honakoak daude: Iturrien Batzordeak (Giza Eskubideen ikuspegia, generoa eta tokiko trebakuntza kontuan hartzen dituztenak) eta HAMS Batzordeak, ikastetxeetan higienea eta saneamendua sustatzeko...

Sarbideko maila handiagoak lortzeko Ruandan oinarrizko baldintzatzaileak beharrezkoak dira, hala nola gizartearen adiskidetzea, landagunea lehenestea, ur eta saneamenduan inbertsio gehiago egitea (estrategia komunarekin publiko eta pribatuaren artean), besteak beste.

 

Asia (India)
Argazkia: Alboan

Azkeneko esperientzia praktikoan, Asiako esperientzia adierazgarria bildu nahi izan genuen eta horretarako Alboan elkarteko Lucia Arana egon zen gurekin. ‘Adivasi Komunitateen borroka: Urerako eskubidea’ izeneko bere txostenean erlijioak eta kasten sistemak ura eskuratzeko aukeran duten eraginaren eta herri hauek eskualdeko azpiegitura hidrauliko handien aurrean daramaten borrokaren berri eman zigun.

Indiak, garatzeko bidean dagoen potentzietako bat dela, ematen duen irudia Gujarat estatua bezalako eskualdeen errealitatearen oso bestelakoa da, eta zehazki adibasi herrien (Indiako indigenak) eta dali komunitatearen (lehen ukiezin ere deituak) kasta baxuenen errealitatearen oso bestelakoa. Gujarat estatuko gobernua presa handien eraikuntza sustatzen ari da, ingurumenean eta batez ere herri hauen bizimoduetan honek dakarren eragina ekarrita: ur eta saneamendurako eskubidea ukatzea, biztanleen lekualdaketa eta ondorioz herrigune handietako auzoetan pilatzea. Mundu osoan ezaguna izan den kasu adierazgarria Narmadako presa ospetsua da, Ukkaikoaz gainerai.

Gujarat estatuan proiektuak garatzeagatik ur eta saneamendura jotzeko aukera egindako lorpenen osagarri, ALBOAN elkarteak Gujarateko Garapenerako Lankidetzako Zentroaren ikerketa babestu du, estatuko gobernuak sustatutako presa handien politikak eragindako lekualdaketetan sakontzeko.
 

Halaber, adivasi herriaren nortasun eta aldarrikapeneko mugimendua indartzea ere lagundu du. Berau Jai Adivasi mugimenduaren bidez nabarmentzen da, bereziki erkidego horiek ura lortzeko giza eskubideak gozatzeko borrokan. Zentzu horretan, LAHRC elkartea egiten ari den lana garrantzitsua da. Berau lege eta erkidegoko gaietan laguntzeko erakundea da, Watershed proiektuaren bidez. Proiektu honek, lobby eta intzidentzia politikoaren tresna, adivasi komunitatearen jabekuntza lagundu nahi du ekoizpeneko baliabideak eta sargaiak hobetuz, komunitateko erakundeen tokiko gaitasunak indartuz eta salaketa eta presio politikoaren osagaiaren bidez.

Gujarat estatuko esperientziak adierazten du uraren efektu katalizatzaileak prozesuko ikuspegia eskatzen duela (‘ura bitartekoa da baina ez xedea’), eta Indiako kasuan, gainera, kasten sistemak eragindako bazterketa handiak egonik, komunitatearen kudeaketa funtsezko osagaia da nortasuna sendotzeko eta eskubideak aldarrikatzeko.

Bere aurkezpenaz gainera, Lucíak bideoa aurkeztu zigun adivasi herriaren ur eta saneamendurik ezaren arazoaren gainean.

 

ONDORIOAK

Aurkezpenen ostean, galderak eta eztabaida egiteko tartea ireki zuten. Jardunaldiaren ondorioak honakoak hemen ikus daitezke.

Zure ekarpen edo iradokizunak bidali ditzazkezu helbide honetara: j.sanz@unescoetxea.org

 

Antolatzaileak:                                                                   

 Laguntzaileak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco