UNESCO Bekak
atzera ES|EN

unescoren euskal lankide

boluntarioentzako beka programa

 

Programa 1998an hasi zen, eta Eusko Jaurlaritzaren “Nazio Batuen Nazioarteko erakundeetarako Euskal lankide boluntarioentzako bekak” dekretuaren barruan dago. Honen bidez, zenbait beka ematen dira urtero: hautatutako pertsonak UNESCOk herrialde txiroetan dituen ordezkaritzetara joaten dira, bekadun, hainbat motatako programak garatzeko (hezkuntza, zientzia, kultura, komunikazioa, generoa, giza eskubideak...).

Orain arte, programa horrek zazpi deialdi izan ditu, eta bertan 100 gazte inguruk hartu dute parte. Urte horietan guztietan, UNESCOk mundu zabalean dituen egoitzatik kanpo bulegoetako postu ia guztiak bete dira. Bulegoetan, UNESCOren alor guztietako proiektuak eta programak laguntzen eta osatzen jarduten dute.

Bekak 12 hilabeteko iraupena du, eta beste 12 hilabete luza daiteke

 

BEKAK ESKURATZEKO BETEKIZUNAK

  1. EAEn erroldatuta egotea, laguntzen deialdi-urteko urtarrilaren 1a baino urte bete lehenagotik, gutxienez.

  2. Deialdi-urtean 35 urte beteta ez izatea.

  3. Lizentziaduna edo diplomaduna izatea.

  4. Garapenerako Lankidetzan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea.

  5. Ingelesean edo/eta frantsesean maila ona edukitzea.

  6. Aurreko deialdietan programa honen onuradun ez izatea.

* BALDINTZA HORIEK GUZTIAK BETE BEHAR DIRA ELKARRIZKETA-FASERA IGARO AHAL IZATEKO

  

Hautaketa-prozesua

2007ko maiatzan hasiko da hautaketa-prozesua.

Behin CVak aztertuta, UNESCO Etxea harremanetan jarriko da 2007an boluntarioak jasotzeko interesa duten UNESCOren bulegoetan eskatutako baldintzak ongien betetzen dituzten lagunekin.

Elkarrizketek bi fase izango dituzte: alde batetik, elkarrizketa pertsonala; bestetik, berriz, hizkuntza-froga. Egokitzat joz gero, hirugarren elkarrizketa bat egingo da.

Behin lehen hautaketa eginda, nahitaezko prestakuntza-ikastaro bat egingo dute UNESCOREN Boluntario Programan parte hartzeko aukeratutako hautagaiek.

Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako Zuzendaritzak UNESCO Etxetik aurkeztutako hautagaien deialdiari buruzko ebazpena eman ondoren (2007ko maiatza-ekaina), 2007ko irailerako aurreikusten da destinoetarako irteera-epea.

Destinoko herrialdeetako bizi-mailaren baitan egongo da bekaren zenbatekoa. Oinarrizko zenbatekoa 13.500 eurokoa izango da gutxi gorabehera, eta, kopuru horretatik abiatuta, dagozkion gehigarriak ezarriko dira. Bekak barne hartzen ditu urteko asegurua, bidaia eta diru-konpentsazioa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioari, bekaren esleipenaren lege-kontuei, konpromisoei, eskubideei, betebeharrei eta abarrei buruzko beste datu batzuk hautatutako pertsonei jakinaraziko zaizkie dagokionean.

Interesatuek CV argazkiarekin bidali behar dute, “BEKAK” erreferentzia aipatuz, helbide honetara:

 Postaz:

            KOOPERA ZENTROA

         Rodriguez Arias 41

         48011 Bilbo

 

 

    edo  Posta elektronikoz:   r.fernandez@unescoetxea.org

 

CV bidaltzeko epea: 2007ko maiatzaren 15a

Informazio gehiago:                                                                   

  

KOOPERA zentroa

  Rodriguez Arias 41

48011 Bilbo

 

  Tel. 94 442 05 33 

Faxa: 94 442 03 59

r.fernandez@unescoetxea.org 

  

 

Antolatzailea eta zunzentzailea:

Dirulaguntzailea:

 

   

  

Babesleak:

 

 

 

 

Laguntzailea:

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / DiputaciĂłn Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco