Koopera Zentroa
atzera ES|EN
2009  >  Giza Eskubideen Ikuspegia Lantegia (iraila)
 

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN PROGRAMAZIOAN

GIZA ESKUBIDEEN IKUSPEGIA SARTZEARI BURUZKO

LANTEGIA

 2009ko urriak 2-9

 (30 ORDU)

 

  • TOKIA:               KOOPERA Zentroa

                                Rodríguez Arias 41. Bilbo

     

  • ORDUTEGIA:     9:00etatik 14:00etara

  • PLAZAK:            20

  • PREZIOA:           Orokorra: 80 €. UNESCO Etxeako bazkideak: 60 €

“Giza eskubideak eta giza garapena” Giza Garapenari buruzko 2000. urteko txostenean agerian geratu zen lotura dagoela garapenaren eta giza eskubideen artean. Aukera-berdintasuna, gobernantza egokia, eskubideen eta askatasunen defentsa ezinbestekoak dira pobreziari aurre egiteko. Hori dela-eta, beharrezkoa da garapen ekintzetan giza eskubideak sartzea.

 

Lantegi honen helburua da parte-hartzaileak prestatzea giza eskubideen ikuspegiaren printzipioak eta metodologia sar ditzaten garapenerako lankidetzaren programazio-prozesuetan .

 

Esparru logikoak proiektuak formulatzeko duen metodologia oinarritzat hartuta, zenbait urrats eta printzipio- eta arau-multzo proposatuko dira, gobernuz kanpoko lankidetzan erabilitako metodo eta paradigmetan giza eskubideen ikuspegia modu integral eta osagarrian txertatzea errazteko. Horretarako, Garapen Bidean-ek Eusko Jaurlaritzaren babesaz egindako gidaliburua erabiliko da. Gidaliburu hori GGKEetako teknikarientzat egina da, bereziki.

 

Gidaliburuaren egileek emango dute lantegia: Arantza Chacón-ek eta Bernardo Garcíak.

Aldi berean, tailerrak Giza Eskubideen babesari buruzko modulu bat jasotzen du, eremu honetan jakite-maila edo esperientzia apala dutenentzat zuzenduta.

Modulu hau UNESCO Etxeko Cristina Linajek emango du.

 

Baldintzak:

  • Garapenerako lankidetzaren programazioari buruzko ezagutzak/esperientzia – Esparru logikoa

 

PROGRAMA

IZEN-EMATE ORRIA

  • Izen-emateko orria bidali  :
  • Plazak ordainagiriak jasotako ordena berean gordeko dira.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

 

 KOOPERA zentroa

  Rodríguez Arias 41

48011 Bilbo

 

  Tlfn. 94 442 05 33 

Faxa: 94 442 03 59

r.fernandez@unescoetxea.org 

 Antolatzaileak:                                                                    

 

 

      Trabajamos para promover y proteger el Derecho a la Salud | We work to promote and protect the Right to Health | 

     Nous travaillons pour protéger et promouvoir le Droit à la Santé

 

 Laguntzaileak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco