Azken berriak
atzera ES|EN
Amaiera eman zaie Lankidetzarako eta giza garapen iraunkorrerako gaur egungo erronkak jardunaldiei

Ekainaren 14ko arratsaldean amaitu ziren Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, Lankidetzarako eta giza garapen iraunkorrerako gaur egungo erronkak prestakuntza-jardunaldiak. Jardunaldion programa zabala zen, eta parte-hartzaileak prestatzea eta iraunkortasunari, giza eskubideei eta lankidetzari buruz hausnartzera bultzatzea zuten helburu.

Amaierako ekitaldian Euskalmon elkartasun-elkarteak parte hartu zuen, eta Afrikako kultura Basaurira hurbildu zuen, kultura-trukea sustatzeaz gain. Gainera, jardunaldien ondorioak modu grafikoan ikusi ahal izan ziren, Alex Carrascosak jardunaldietan egindako lanari esker. Haren graphic recording lana oso lagungarria izan da jardunaldietan sortutako ideia, kontzeptu eta eztabaida nagusiak ulertzeko, grafikoki adierazi baititu.

Azkenik, Uraren ametsa filma proiektatu zen. Filmean, baliabide hidrikoekin zerikusia duten arazo politikoak eta sozialak azaltzen dira, munduko hainbat lekutako haurrek kontatuta; gero, eztabaida egin zen.

Jardunaldiak UNESCO Etxeak antolatu ditu, Basauriko Udalaren eta Lankidetzarako Euskal Agentziaren laguntzarekin, eta 30 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.

 

Parte-hartzaileak

Euskalmon elkarteko emanaldia

Alex Carrascosa. Jardunaldien ondorioak - Graphic recording

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco