Azken berriak
atzera ES|EN
Rio+20 Goi-bilerako negoziazioak oso motel

Zoritxarrez, Rio+20 Goi-bilerako negoziazioen martxa oso motela da. Brasilgo gobernua, bilkuraren anfitrioi den aldetik, ahaleginak eta bi egiten ari da akordio batera iristeko. Hala, atzo beste testu bat aurkeztu zuen eta taldeka negoziatzen ari dira orain idatzi hori.

Gaur egungo testuak ez ditu aipatzen ez ingurumen-justizia, ez Rioko 10. printzipioa ez eta etorkizuneko belaunaldien babeslearen figura ere. Aldiz, eraginkortasun eta hazkunde ekonomikoa eta gisako kontzeptuak behin eta berriro aipatzen ditu.

Horri erantzuteko, eskabide hau egin dugu Rion gauden GKE-ek, testu horrek EZ duelako islatzen NAHI DUGUN ETORKIZUNA. Eskabide honen bitartez eskari zuzena eta premiazkoa egin nahi diegu Brasilgo gobernuari, UNCDS Batzordeko idazkaritzari eta Estatu kide guztiei: itxi dezatela beren agenda nazionalen negoziazioa epe motzera eta irits daitezela premiazko akordio batera egiazko garapen iraunkor, bidezko eta zuzena lortzeko.

Esteka honetan irakur eta sina dezakezu eskabide hori: www.ipetitions.com

Ikasi eta komentatu zer gertatzen ari den Rio+20 gure Plntate en Ro blogaren bidez http://plantateenrio20.wordpress.com, bai twitterren bidez ere: #plantateenrio20

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco