Azken berriak
atzera ES|EN
Uda ikastaroa: Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak datorren 2012ko uztailaren 19an eta 20an Bilbon, UPV/EHUko Paraninfoan, Arriaga Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3) honako uda ikastaro hau antolatuko du: Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak.

Bertan Kolonbia eta Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan adituak parte hartuko dute, besteak beste, Jon Landaburu (Premio Linguapax 2012), Javier Lpez (Mexikoko Instituto Nacional de Lenguas Indgenas, INALI-ren zuzendaria) edota Andoni Barrea (Salamancako Unibertsitateko irakaslea).

Munduko hizkuntza aniztasuna handia izan arren, (6000 hizkuntza?), geroz eta murriztuagoa da hizkuntza gehienetako hiztunen kopurua. Hizkuntza handiak, berriz, gero eta hiztun gehiago dituzte. Azken urteetan gertatzen ari den hizkuntza ordezkapena/galera inoiz baino larriagoa da.

Bestalde, hizkuntza aniztasuna gure inguruan eta munduan geroz eta nabarmenagoa da -gertuago ditugu hizkuntza ezberdinetako hiztunak immigrazioari esker-, baina ez dugu behar bezala ezagutzen; ez daukagu kontzientziarik aniztasun horrek duen balioaz. Non, nola eta zergatik desagertzen diren hizkuntzak ez dakigu ondo. Badaude teoriak eta hipotesiak, baina beti aurkitzen ditugu espero ez diren egoerak.

Kolonbia eta Mexiko munduko herrialde aberatsenetakoak dira hizkuntza aniztasunean. Bertako hizkuntza erkidegoak, bestalde, oso bilakaera ezberdinak, interesgarriak eta ezagutzea merezi dutenak garatu dituzte.

Abiapuntu honetatik hasita  kurtso honen helburu nagusiak hauek dira:

  • Ameriketako hizkuntza aniztasuna eta bereziki Kolonbia eta Mexikokoa ezagutarazi

  • Amerikako zenbait hiztun erkidegoen biziberritze ahaleginen berri izan

  • Hizkuntza aniztasunaren ezagutza garatu, bertakoa nahiz kanpokoa, eta haren aldeko sentiberatasuna elikatu.

Izena emateko: http://bizbak-ehu.es/eu/

 

Argazkia: Embera umeak eskolan (Kolonbia)

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco