Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen parte-hartzea Kultura, afrikar identitateak eta tokiko giza garapena gaiari buruzko Mintegian

2012ko Maiatzaren 30an, UNESCO Etxeak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak antolatutako Kultura, afrikar identitateak eta tokiko giza garapena gaiari buruzko Mintegian parte hartu du.

Mintegi honek, tokiko giza garapenako prozesuen identitate eta kultura alderdian sakondu nahi zuen, Sahara hegoaldeko Afrikako testuinguruetan zentratuz.

Parte hartu zuten: Jordi Toms Guilera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Kultura Antropologiako doktorea eta Lisboako Unibertsitate Institutuko Afrikar Ikasketen Zentroko Ikertzailea (CEA/IUL). Antropologia diziplinatik Senegalen izandako esperientziari buruz hitz egin zuena. Beste aldetik, Isabel Casimiro, Soziologiako doktorea, Eduardo Mondlane Unibertsitateko Emakumea eta Generoa Sailaren koordinatzailea eta Cruzeiro do Sul erakundeko ikertzailea, eta beste aldetik, Maria da Graa Samo, Genero eta Garapeneko masterra, Mozambikeko Unibertsitate Politeknikoko Administrazio, Zientzia eta Teknologia Saileko irakaslea, eta Forum Mulherreko zuzendari exekutiboa, biak feministak, Mozambikeri buruz hitz egin zuten.

Mintegi honek, gai honi buruz Hegoak aurrera emango dituen lehena izan da. Helburua tokiko giza garapenaren parte diren alderdi guztiak eta alderdi horien arteko lotura aintzat hartuko dituen kontzeptu esparru bat definitzeko lan egitea da, baita, berdintasunak eta gizarte justiziak ezaugarrituriko ager tokietara iristeko helburua.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco