Azken berriak
atzera ES|EN
Plántate en Rio+20!

Ekainaren 5ean, (Ingurumenaren Munduko Egunean)

Bilboko Bizikidetza plazan (Isozaki dorreak) espero zaitugu

10:00etatik 14:00etara!

Aurten, Rio de Janeiron egingo da Rio+20 Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarra; azken urteotan ingurumenari buruz egin den nazioarteko biltzarrik garrantzitsuena izango da. Goi-bilera horretatik ondorio garrantzitsuak aterako dira, eta horiek bideratuko dute datozen urteotarako politika publiko aukera sorta zabal baten diseinua.

Une honetan, bizi dugun ingurumen- eta gizarte-krisia kudeatzeko gobernuak mundu-mailako irtenbide handien bila ari diren honetan, UNESCO Etxetik prozesu batean parte hartzera animatzen zaitugu; prozesu horretan, hiritarrok dugu erantzukizuna mundua (bir)sortzeko gai diren tokiko ekimen txikiak eta indibidualak aldarrikatzeko, proposatzeko eta abiarazteko.

Plntate en Rio+20 "Zaramari hiri ekologiak diseinatutako instalazio bat da, Rio+20-n gertatzen denari buruz arreta erakarri nahi duena, izan nahi dugun etorkizunari buruz gogoeta eginarazi nahi duena, eta UNESCO Etxeak iraunkortasunarekin duen konpromisoaren berri eman nahi duena.

Informazio gehiago:

http://plantateenrio20.wordpress.com/fruituak-compromisos/

Jarraitu gaitzazu!

#plantateenrio20

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco