Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak UNESCOk antolatutako Biodibertsitatearen Ikaskuntzari buruzko nazioarteko lantegi batean parte hartu du

Maiatzaren 2tik 4ra bitartean, nazioarteko lantegi bat egin zen UNESCOren Parisko egoitzan: Biodibertsitatearen Ikaskuntza: hainbat ikuspegitatik egindako hurbilpena. Lantegi horretan, 30 gonbidatuk hartu zuten parte, GKEetakoak eta NBErekin lotuta dauden erakundeetakoak, UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sarekoak eta UNESCOkoak bertakoak.

Nekane Viotak, UNESCO Etxeko Iraunkortasun Programako arduradunak, biodibertsitaterako ikastea eta heztea helburu zuen hiru eguneko lantegi horretan parte hartu zuen. Lantegian, guztien aurreko aurkezpenak, taldeko eztabaidak eta jarduera praktikoak izan ziren, eta gomendioak landu zituzten, ekintza zehatzak abian jartzeko biodibertsitaterako hezkuntzan aurrera egiteko.

Tailerraren une oso garrantzitsu bat izan zen UNESCOk Rio+20 Goi Bilerari begira landutako mezu nagusien aurkezpena eta gizarteratzea. Hauek dira:

Hezkuntza, etorkizun iraunkor baterako

Zientzia, garapen iraunkorrerako

Ozeanoetako eta itsasertzetako iraunkortasuna

Edateko ura

Biodibertsitatea babestu, bizitzarako

Hondamendiei aurre egiteko prestatzea

Klima-aldaketaren aurkako borroka

Garapen iraunkorrerako kultura

Kontzientzia sortuz, politika berdeak garatzeko

Garapen iraunkorrerako guneak

 

Informazio gehiago:

Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Nazio Batuen Hamarkada (2005-2014)

Exploring Sustainable Development: A Multiple-Perspective Approach (pdf - 710KB)

UNESCO Building Equitable, Inclusive, Green Societies 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco