Azken berriak
atzera ES|EN
Euskadiko hiru UNESCOren eskola elkartuk Bizkaia Zubia bisitatuta ospatu du UNESCO Etxeak monumentuen eta lekuen nazioarteko eguna

ICOMOS Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Kontseiluak proposatu zuen Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna, 1982ko apirilaren 18an, eta UNESCOko Batzar Nagusiak onartu zuen, 1983an. Nazioarteko Eguna izendatu izanaren helburua da gizadiaren kultur ondarearen aniztasunaren eta hauskortasunaren eta hura babesteko eta kontserbatzeko egin beharreko ahaleginaren kontzientzia hartzea bultzatzea.

Gainera, aurten, Munduko Ondarearen Itunaren 40. urteurrena ere bada. 188 estatu kidek berretsi dute Ituna, eta UNESCOren arrakastatsuenetako bat da. Hain zuzen, Munduko Ondarearen Zerrenda da gehien zabaldu den atala; mundu osoko 936 ondasun biltzen ditu Zerrendak.

Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna eta Itunaren 40. urteurrena ospatzeko, bisita bat antolatu zuen UNESCO Etxeak: UNESCOrekin elkartutako Euskadiko eskolak Bizkaia zubia ikustera joan ziren, Munduko Ondarearen Zerrendaren barruan baitago.

2006ko uztailaren 13an, UNESCOko Munduko Batzordeak munduko ondasun izendatu zuen Bizkaia zubia. Munduko Ondarearen Zerrendan sartutako Euskadiko lehen ondasuna da Bizkaia zubia, baita Espainian izendatutako lehen ondasun industriala ere.

Bilboko Artxandape ikastolako, Ortuellako San Felix ikastetxeko eta Ermuko San Pelayo ikastetxeko 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten bisitan eta, Bizkaia zubia ikusteaz gain, jakin zuten zergatik dagoen UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendaren barruan.

Informazio gehiago:

Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna 2012 (pdf - 60KB)

Munduko Ondarearen Zerrenda

Munduko Ondarearen Itunaren 40. urteurrena

UNESCOrekin elkartutako eskolen sarea

Bizkaia zubia

* Azalako argazkia: San Felix Ikastetxea (Ortuella)

San Pelayo Ikastetxea (Ermua)

Artxandape Ikastola (Bilbao)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco