Azken berriak
atzera ES|EN
Historiarekin hitzordua irabazi lehiaketaren goi-mailako epaimahaia osatua

Erakunde eta gizabanako talde zabal batek indarrak batu ditu Historiarekin hitzordua irabazi lehiaketa abiarazteko. Aurtengo ekainean, Brasilen, Rio+20 Lurraren Goi-bileran bilduko diren buruzagi politikoei eta erabakiak hartzen dituztenei zuzendutako diskurtso bat grabatzea da lehiaketaren funtsa. Helburua da munduko gazteak hauspotzea hitza har dezaten eta estatuetako liderrei bidea erakuts diezaieten iraunkortasunaren arloan premiaz jarduteko.

Diskurtso onena aukeratzeko bozketa publikoa izango da eta sarean egingo da. Bozketa horren bidez erabakiko dira eskualde bakoitzeko irabazleak. Azken irabazlea hogei lagunez osatutako epaimahai batek hautatuko du. Epaimahaiko kide dira mundu mailan eta gazteen artean itzal handia duten dozena bat lider:  Frances Beinecke, Baliabide Naturalen Babeserako Kontseiluko lehendakaria; Timothy E. Wirth, Nazio Batuetarako Fundazioaren lehendakaria; Leonardo DiCaprio, aktorea eta ingurumenaren aldeko ekintzailea; Hayden Panettiere, aktorea eta ekintzailea; Marina Silva, Brasilgo ingurumen ministro ohia; Sergio Marone, aktore eta ekintzaile brasildarra. Entzute handiko hainbat pertsona ere badira epaimahai horretan, hala nola Kandeh K. doktorea, Industria Garapenerako Nazio Batuen zuzendari nagusia eta Guztiontzako Energia Iraunkorra goi-mailako taldearen idazkari nagusiaren presidentea, eta Christina Figueres, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Markoko idazkari exekutiboa. Historiarekin hitzordua irabazi lehiaketaren epaimahaian da, halaber, Svern Suzuki, doi-doi 12 urte zituela, 1992ko Lurraren Goi-bileran eman zuen hitzaldi hunkigarriarekin mundua isilarazi zuen neska.    

UNESCO Etxea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, lehiaketaren sustatzaileen artean dago nazioarteko beste erakunde batzuekin batera (TckTckTck, Climate Nexus, UN Foundation, Music for Relief, NRDC, Elizen Kanadako Kontseilua eta David Suzuki Fundazioa). Ekimenaren bidez, UNESCO Etxeak espero du gazteen ahotsaren parte-hartzeak lagundu egingo duela Goi-bileran gobernuek ekintza erabakigarriak har ditzaten ziurtatzen.

Epaimahaiko kide da Aitana Uria, UNESCO Etxekoa: Une batzuetan mezuak zuzena izan behar du, eta bihotzera bideratua, eta mezulariak kontzientziak pizten jakingo duen norbait. Nor hobe gazte bat baino, etorkizuna hazten ikusiko duen norbait, gaur egungo liderrak garapen iraunkorraren aldeko egiazko konpromisoa hartzera bultzatzeko. Bekak aukera ematen du esperientzia paregabe hori bizitzeko, eta itxaropena dugu ekaineko bilkura horretako itxaropen-printzak piztuko dituela, Rio+20 Goi-bilera arrakastatsua izan dadin eta pertsona guztiak harro senti gaitezen.

Lehiaketaren arauei buruz informazio gehiago lortzeko, nola parte hartu jakiteko, edota epaimahaiko kideen zerrenda osoa eskuratzeko, hauxe duzu webgunea:

http://CitaconLaHistoria.com

Kontaktua :

Nekane Viota / Aitana Uria

n.viota@unescoetxea.org / a.uria@unescoetxea.org

Tfna. 94 427 64 32

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco