Azken berriak
atzera ES|EN
Kulturari eta Garapenari buruzko online aldizkari berria

Sortu berri da WaleKeru, Kultura eta Garapenari buruzko nazioarteko aldizkaria. Argitalpenak kultura eta garapenaren arteko harremanen inguruan eginiko ikerketa, azterlan eta proiektuen dibulgazio zientifikoa egingo du sei hilabetean behin. Orobat, ikertzaileen arteko topagune ere bihurtu nahi du agerkariak. Kultura eta Garapen arloko Ikerketa eta Berrikuntzako Iberoamerikako Laborategia (L+iD), Gironako Unibertsitateak (UdG) sorturiko laborategia, arduratuko da aldizkaria argitaratzeaz, Politika Kulturalen eta Lankidetzaren UNESCO Katedra eta Bolivarko Unibertsitate Teknologikoa (UTB) lagun dituela.

Laborategiaren (L+iD) borondatea da kultura eta garapenaren arteko harremanen inguruan izan diren aurrerapen teorikoak eta praktikoak zabaltzea, eta hortik sortu da, hain zuzen, aldizkariaren egitasmoa. Kultura eta garapen arloko ikertzaile eta eragileei, bereziki kulturan eta garapenerako lankidetzan diharduten nazioarteko erakundeei, nazioarteko irakaskuntza komunitateari eta giza garapenaren eta kulturaren arloan interesa duten gizarte-taldeei zuzendurik dago agerkaria.

Kulturatik abiatuta garapenari loturiko lanak eta azterketak zabaltzeko bide eta plataforma berriak sortu beharra zegoela jabetuta zeuden hainbat eragile, eta behar horri erantzuteko sortu da, hain zuzen, aldizkaria. Horrenbestez, Walekeru. Revista de Investigacin en Cultura y Desarrollo aldizkariaren helburua da eremu horretako ikerketak eta berrikuntzak ezagutaraztea.

Agerkariaren lehen alean Maider Maraa UNESCO Etxeko Kultura eta Garapeneko arduradunaren Cultura y Desarrollo. Evolucin y Perspectivas (Kultura eta Garapena. Eboluzioa eta Aurreikuspenak) azterlanaren iruzkina argitaratu da. Garapenaren arloan kulturaren ikuspuntua aintzat hartzeko bide horretan izan diren mugarririk nagusienak aztertu ditu Maraak aipatutako lanean, eta etorkizunerako hainbat erronka ere jaso ditu.

Informazio gehiago:

Wale'Keru Aldizkaria

Kultura eta Garapena. Eboluzioa eta Aurreikuspenak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco