Azken berriak
atzera ES|EN
Ura eta Saneamendua izateko Eskubideari buruzko IV. Jardunaldiak

Ura eta Saneamendua izateko Eskubidearen aldeko Jardunaldien IV. edizioa azaroaren 29an izango da Atzerri-arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko areto nagusian, Madrilen.

Edizio honen izenburua Eskubidearen ezarpenean esku-hartzeko eredu eta politikak da. Programa honen baitan hiru mahai-inguru antolatu dira, eta honako gai hauek landuko dira bertan: giza eskubideetan heztea, garapena neurtzea eta ur-proiektuen genero-ikuspegia, besteak beste. Natalia Uribe, Ura eta Giza Garapena programaren UNESCO etxeko arduraduna, izango da hizlarietako bat lehenengo mahai-inguruan.

Eskubideen zein uraren eta saneamenduaren ikuspegian interesa duten irakasle, ikasle, ikertzaile eta kazetariek har dezakete parte saio honetan. Era berean, GGKE-etako kideek, erakunde publikoek, enpresek eta lankidetzan diharduten beste eragileek ere parte hartu ahal izango dute.

Web-orri honetan eman daiteke izena: www.ongawa.org/agua

Informazio gehiago nahi izanez gero: n.uribe@unescoetxea.org.

Programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco