Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketaren aurkako jardueren agenda

Bilbok erakusketa ibiltari bat, zine-forum bat eta jardunaldi batzuk hartuko ditu azaroaren 24tik aurrera, herritarren artean klima-aldaketaren arazoari buruzko kontzientzia zabaltzeko.

UNESCO Etxeak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dituzte jarduera horiek guztiak. Helburua da herritarrek kontzientzia hartzea klima-aldaketak zer ondorio dituen eta arazo horri konponbidea emateko ahaleginean parte hartzea. Klima-aldaketaren arloko Adituen Gobernu arteko Taldeak (IPCC) azaldutakoaren arabera, planetaren tenperaturak 0,7 gradu egin du gora industrializazio garaitik hona, gizakien jardueraren eraginez.

Azaroaren 24an Klima-aldaketa eta pobrezia, ekuazio bidegabea erakusketa ibiltaria inauguratuko da Abandoko geltokiaren erakusketa-aretoan (Bilbo), eta abenduaren 9ra arte izango da zabalik. Herrialde pobretuek bizi duten egoera bidegabea azpimarratu eta azaleratuko du erakusketak; izan ere, herrialde horiek kutsatzen dute gutxien eta jasaten dituzte gehien klima-aldaketaren ondorioak.

Bestalde, egun berean, zine-foruma egingo da Basurtuko Udal Zentroan, Gizarte Ikasketen Peruko Zentroaren eskutik. Han aurkeztuko diren ikus-entzunezkoan bidez ikusarazi nahi da klima-aldaketak ez diela berdin eragiten gizoneni eta emakumeei.

Eta egun berean, Klima-aldaketarako egokitzapenean generoa txertatuz jardunaldiak inauguratuko dira. GGKEei eta lankidetzaren eremuko eragileei zuzendurik daude jardunaldi horiek. Azaroaren 24 eta 25ean hainbat esperientzia partekatuko dira eta generoaren ikuspegitik lortu beharreko erronken gainean eztabaidatuko da. Gai horretan adituak diren langileentzat lantegi praktiko bat ere egingo da. Sarrera doan da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Informazio gehiago:

Klima-aldaketarako egokitzapenean generoa txertatuz jardunaldiak

Zine-forum + erakusketa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco