Azken berriak
atzera ES|EN
Berdintasunaren aldeko ekitaldia Gasteizen: dokumental baten estreinaldia eta liburu baten aurkezpena

Datorren ostiralean, azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna da, eta, horren harira, Gasteizko Muralen Ibilbideak, UNESCO Etxeak eta Garapen Bidean elkarteak ekitaldi bat antolatu dute Gasteizen, genero-berdintasuna aldarrikatzeko, eta mundu hobea eta baketsua eraikitzeko ahalegin horretan emakumeek duten garrantzia azpimarratzeko.

Ekitaldian 1325 Mujeres Tejiendo la Paz (1325 emakume bakea josten) liburua aurkeztuko da eta Sandra Santosen No solo dos Colores (Ez dira soilik bi kolore) dokumentala estreinatuko da. Uda partean Gasteizko Anorbin kantoian eginiko Itxaropen Argia horma-irudi handiaren haritik sortua da dokumentala. Ekimen hartan, hiriko artista talde batek genero-indarkeriari buruzko beren gogoetak adierazi zituen. Horma-irudian parte hartu zuten pertsonen lekukotza bizia islatzen du dokumentalak.

Bestalde, 1325 Mujeres Tejiendo la Paz liburua 25 egilek eta 42 diseinugilek eginiko ekarriarekin osatutako egitasmoa da. Bakearen alde lan egin duten hainbat emakumeren bizimodua eta bizipenak adierazi dituzte egile horiek liburuan. Emakume ezagunak dira batzuk eta anonimoak beste batzuk, baina mundu hobea, egonkorragoa eta seguruagoa lortzeko lan egin dutenak edo lanean ari direnak guztiak.

Ekitaldia azaroaren 21ean, astelehenean, egingo da, 20:00etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean, eta zabalik izango da interesa duen ororentzat.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco