Azken berriak
atzera ES|EN
Saneamenduaren Munduko Eguna

Azaroaren 19an Saneamenduaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, 51 ekitalditik gora antolatu dira 19 herrialde baino gehiagotan. Ekitaldi horiekin erakutsi nahi da, saneamendua izateko eskubidea ezinbestekoa dela bizitzaz eta eskubide guztiez behar bezala gozatzeko. Gaur egun, 2.600 milioi pertsonak ez dute oinarrizko saneamendurik.

Espainian, ONGAWAk Saneamendua izateko Giza Eskubidea Jardunaldiaren IV. edizioa antolatu du. Era berean, azaroaren 20an, igandea, Maiatzaren Plazan ekitaldi bat egingo da eta herritarrek argazki bat atera ahalko dute saneamendua izateko eskubidearen alde. Madrilen egongo ez direnentzat, ziberrekintza bat ere abiaraziko da: Zure argazkian saneamendurako aukerarik gabeko 1.000.000 pertsona sartzen dira.

Ez ezazue kaka jan du izena Singapurretik abiaraziko den eta komun zikinen arriskuak jakinarazi nahi dituen kanpaina honek. Kanpaina hori bereziki kafetegi eta saltzaile ibiltariei begira egin da. Beste ekintzetako bat Asociacion de Inodoros de Singapur elkarteak egingo du; horiek inauteri bat prestatuko dute eta, ekitaldiari amaiera emateko, 4 metroko komun baten eskultura ezarriko dute.

ONGAWAk Espainian egingo dituen jardueren berri izateko

Nazioartean egingo diren jardueren berri izateko


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco