Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-eskubideen arloko aditu independentearen liburuxka gaztelaniaz

Eskuragarri dago dagoeneko Nazio Batuetako kultura-eskubideen alorrerako aditu independentearen lana aurkezten duen liburuxkaren gaztelaniazko bertsioa.

UNESCO Etxeak itzuli du gaztelaniara liburuxka, Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Genevako Bulegoaren lankidetzarekin. Liburuxkak aditu independentearen lanaren oinarriak azaltzen ditu; gaur egun, Farida Shaheed andreak du kargu hori, 2009ko azaroan bere gain hartu baitzituen funtzioak.

Sarean dago liburukia, eta mandatu honetako funtzioak eta jarduerak adierazten ditu, bai eta adituaren lana bideratzen duten gaikako ikuspegiak ere. Gainera, adituaren informazio-iturriak azaltzen ditu, bai eta jardunbide egokiak betearazteko bideak, gaikako ikerketak eta kultura-eskubideen ustezko urraketei buruzko informazioa ere.

Informazio gehiago:

Liburuxka

Aditu independentea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco