Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren alorrean finantziazio solidariorako mekanismo bat sustatzeko nazioarteko bilera

Pasa den urriaren 26an, UNESCO Etxeak nazioarteko plataforma bat sortzeko bileran parte hartu du, Genevan. Plataforma horren helburua izango da estatuz azpiko finantziazio-ekimen solidarioak errepikatzea eta sustatzea, garapenerako laguntza ofizialarekiko osagarriak izango liratekeenak, ura eskuragarri izateko eskubidea gauza dadin.

UNDPren Hub programa lankidetza-mekanismo deszentralizatu hori bultzatzen ari da, United Nations Capital Development Fund (UNCDF) fondoarekin batera, garapen-bidean dauden herrialdeetan ur- eta saneamendu-zerbitzuen eskuragarritasuna sustatzeko, egungo defizitari aurre egiteko alderdi tekniko nahiz finantzariotik, eta ura eta saneamendua denek eskuragarri izatea lortzeko.

Ekimen horren oinarria Europako herrialdeetan eta ELGAko herrialde kideetan dauden esperientziak dira, herrialde nahiz eskualde mailakoak; esaterako, Oudin-Santini legea (Frantzia), "Koppejan Motion" legea (Herbehereak), Soliarit'eau plataforma (Suitza) eta uraren kanona (Espainia).

Informazio gehiago:

www.undp.org/geneva/hub.html

n.uribe@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco