Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideen IV. Foroa

Bizkaiko Foru Aldundiak, Unesco Etxearen laguntzarekin, Giza eskubideen IV. Foroa antolatu du. 2011ko azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo da Bizkaiko Batzar Nagusien ekitaldi aretoan, Bilbon (Hurtado Amezaga 6), 18:30etan.

Gaur egun, ez du inork zalantzan jartzen bakea eta giza garapena giza eskubide guztien babesarekin eta sustapenarekin lotuta daudela. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Giza Eskubideen IV. Foroaren testuinguruan, Bizkaiko herritarrei jakinarazi nahi zaie giza eskubideak errespetatzea eta sustatzea ezinbestekoa dela munduko bakea lortzeko. Bake positiboaz hitz egin nahi dugu, gatazka armaturik eza baino haratagoko bakeaz. Hala, giza eskubideak eta bakea errespetatuz, giza garapenaren eta garapen iraunkorraren alde egin dezakegula sinestarazi nahi dugu; aldi berean, era guztietako indarkeriaren aurka borrokatuz, baita pobrezia sortzen duen indarkeriaren aurka ere.

Gai hori lau ikuspegitatik landuko dugu:

Lehenengo eta behin, bakea lortzeko estrategia gisa hezkuntzak izan dezakeen garrantziaz arituko gara. Batez ere, haur eta gazteen hezkuntza izango dugu aztergai, eta bereziki arduratuko gara edonolako indarkeria egoerak bizi dituzten haur eta gazteez.

Bigarren ekitaldian, 2011. urtean hazten ari den gizarte-eskaeren fenomenoa aztertuko dugu; hurbiletik ezagutuko ditugu mediterraneoko hainbat herrialdetan sortutako mugimenduak, udaberri arabiarra eta M15 mugimendua, esaterako.

Hirugarren egunean, emakumeen parte-hartze aktiboaz arituko gara, eta bakea lortzeko orduan haiek izan dezaketen garrantziaz hitz egingo dugu; alde batetik, emakumeak indarkeria gehien jasan dutenetakoak direlako, eta, bestetik, bakearen, giza eskubideen eta garapenaren alde emakumeek egiteko garrantzitsua dutelako.

Laugarren ekitaldian, eta bukatzeko, 25. urteurrenaren ospakizuna testuinguru hartuta, garapen-eskubidearen aldeko sustapenak eta errespetuak duen garrantziaz arituko gara

Informazio gehiago eta egitaraua:

Giza Eskubideen IV. Foroa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco