Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 17-20: Pobreziaren aurkako Astea 2011

Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeria Sozialaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna da. Aberastasunaren aurka jo, orain! lelopean Euskadiko zenbait kolektibo kalera irtengo gara denontzako gizarte justuago bat aldarrikatzeko.

Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan. Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik.

Urriak 17-20ko Pobreziaren aurkako Astean zehar, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatu ditugun ekimenen bitartez, hainbat kolektibo, sindikatu eta Garapenerako GKEok ahotsa goratuko dugu pobreziaren eta desberdintasunaren aurka.

Informazio gehiago eta ekimenen egitaraua:

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco