Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren 33. BILTZAR OROKORRA. Paris, 2005eko Urriak 3-21

Urriaren 3tik 21a bitartean, Parisen, UNESCOren 33. Biltzar Orokorra ospatzen da.

Urte bitik behin ospatzen den Biltzar horretan UNESCOri elkartutako Estatuak, Estatu kideak eta estatu kideak ez direnak biltzen dira. Parte hartzen dute baita ere gobernuarteko elkarteak eta GKEak, behatzaile moduan.

UNESCO Etxeak, UNESCOrekin harreman ofizialak dituen GKE den moduan, biltzar horretan parte hartzen du, UNESCOren Idazkari Nagusi Koitsiro Matsuurak gonbidatuta.

Bertan eztabaidatuko diren gai nagusien artean Koitsiro Matsuuraren berrautaketa dago, 2009. urte arte agintea luzatuko lukeena. Horrekin batera azpimarratzekoa da Kultura edukien Aniztasunaren eta Adierazpen Artistikoen Babesari buruzko Nazioarteko Biltzarra-ren aurkezpena eta onarpena.

Biltzar horren aurre proiektuari ekarpen moduan, irailaren 21ean, UNESCO Etxeak Kultura Aniztasunari buruzko UNESCO Etxearen Adierazpena aurkeztu zuen. Adierazpen horrek munduan askatasunaren eta kultura eta hizkuntza aniztasunaren sustapenerako Euskal Herriak egiten duen ekarpena izan nahi du, bake eta garapenerako oinarri moduan.

Informazio gehiago:

UNESCOren 33. Biltzar Orokorra

Kultura Aniztasunari buruzko UNESCO Etxearen Adierazpena

Kultura edukien Aniztasunaren eta Adierazpen Artistikoen Babesari buruzko Nazioarteko Biltzarra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco