Azken berriak
atzera ES|EN
Ondare kulturala eta naturalari buruzko II Jardunaldiak. 2011ko urriaren 18 eta 19an, Gasteiz

UNESCO Etxeak Ondare kulturala eta naturalari buruzko II Jardunaldiak antolatu ditu. 2011ko urriaren 18an eta 19an egingo dira, Gasteizko Goiuri Jauregian, Eusko Jaurlaritzaren (Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza) eta Aana Gatzagako Bailara Gazia Fundazioaren lankidetzarekin.

Ondare kulturala eta naturalari buruzko Jardunaldi horiek agerian utzi nahi dute ezinbestekoa dela ondarearen alorrean zehar-lana kontuan hartzea: bai kultura-ondarea (materiala eta ez-materiala) bai natura-ondarea kudeaketa-prozesu beraren parte dira, eta kudeaketa horretan zaintza eta sustapena batzen dira, betiere giza garapen iraunkorra ardatz hartuta.

Horrela, jardunaldien bigarren edizio honek Nekazaritza eta Elikadura Ondarea izango du gai nagusia; hain zuzen ere, elikadura lortzeko gizakiak bere inguruarekin dituen elkarrekintzen ondorioz sortutako kultura-paisaiez jardungo du. Jardunaldietan, nazioarteko eta tokiko kasu praktikoak aurkeztuko dira. UNESCOko Mundu Ondare eta Biosfera Erreserba diren lekuen ordezkariak ere izango ditugu gure artean.

Helburuak:

  • Egungo nazioarteko estrategien eta jarduera-esparruen berri izatea.
  • Ondarea zaindu beharrari buruzko eztabaidan sakontzea, eta tokiko giza garapen iraunkorrarekin lotzea.
  • Biosfera Erreserben eta Mundu Ondareen barnean eta kanpoan izandako esperientzia praktikoak aurkeztu eta balioa ematea.
  • Kultura- eta natura-ondarearen alorretan lan egiten duten edo haietaz arduratzen diren eragileak biltzea.
  • Ondare-kudeaketara kontzeptu integratzaile eta berritzaileak ekartzea.

Norentzat:

  • Kultura- eta natura-ondarearen eragileak, langile teknikoak eta kudeatzaileak.
  • Kultura- eta natura-ondareari buruzko politiken arduradunak.
  • Nekazaritzako eta elikadura-alorreko profesionalak.
  • Kultura- eta ingurumen-elkarteak.
  • Gizarte- eta kulturako nahiz turismoko erakundeak.
  • Interesa duen oro.

Metodologia

Mintegia bi egunetan egingo da. Lehenengoan, goizez eta arratsaldez izango dira saioak, eta haietan, hitzaldiak eta bi mahai-inguru egongo dira, elikadurari, giza garapenari, kultura-paisaiari eta biodibertsitateari buruzkoak.

Bigarren egunean, goizeko saioa besterik ez da egingo, eta bertan, mahai-inguru bat egingo da paisaia-kudeaketari, giza garapenari eta turismoari buruz. Ondoren, Aanako Bailara Gazia Fundazioaren proposamena aurkeztuko da, Bailarako kudeaketa integralaren proposamenari buruzko dokumental batekin. Aana Gatzagako Bailarara bisitaldi bat eginez osatuko da jardunaldia.

Behin-betiko programa (pdf - 140KB)

Sarrera librea. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea

Izena on-line emateko

Informazio gehiago:

Nora Etxaniz kultura@unescoetxea.org

Maider Maraa m.marana@unescoetxea.org

Tfna.: 94 427 64 32

Antolatzailea:

Babesleak:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco