Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea Uraren Munduko Astean

Stockholmeko Uraren Munduko Astea urtero egiten da, eta uraren gaiari loturiko foro garrantzitsua da nazioartean. Stockholmeko Uraren Nazioarteko Institutuak (SIWI) antolatzen du foroa, eta han elkartzen dira gizarte zibileko erakundeak, ur-operadoreak, arduradun politikoak, nazioarteko erakundeak eta beste eragile garrantzitsu batzuk. Haien guztien helburua da munduan uraren erronka globalari irtenbidea ematea eta erantzun horietan sakontzea.

Stockholmeko Uraren Munduko Astea 2011ren barruan, Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia eta komunitatearen parte-hartzea Tanzaniako ur-hornikuntza publikoan mintegia egin da. Honako hauek izan dira antolatzaileak, besteak beste: Afrikan eta Latinoamerikan Landa Lankidetza izateko Elkartea (ACRA), UN-HABITAT eta UNESCO Etxea.

Ekitaldiko aurkezpenak eskura daude Uraren Nazioarteko Astearen web-orri ofizialean

Uraren Munduko Astea amaitzeko, Rio de Janeiron egingo den Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentziarako (Rio +20 Goi-bilera) Stockholmeko Deklarazioa egin da.

"Stockholmeko Deklarazioak eskaera hau egiten die Rio +20 Goi-bileran (2012ko ekainaren 4tik 6ra) parte hartuko duten gobernu-maila guztietako buruzagiei: konpromisoa har dezatela 2030. urterako edateko ura, saneamendu egokia eta energia-zerbitzu modernoak mundu osoan eskuragarri egongo direla bermatzeko" bai eta uraren, energiaren eta elikagaien kudeaketa eraginkorragoa egiteko balio duten tarteko helburuak jartzeko ere.

Stockholmeko Deklarazioa (jatorrizkoa - ingelesez)

Stockholmeko Deklarazioa (itzulpena - gaztelaniaz)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco