Azken berriak
atzera ES|EN
"Gazteak eta bake kultura" nazioarteko mintegia

Eusko Jaurlaritzaren GazteriaZuzendaritzak, UNESCO Etxearen koordinazioarekin, "Gazteak eta bake kultura" nazioarteko mintegia antolatu du. Datorren 2011ko irailaren 22an, Euskalduna Jauregian (E Gela), Bilbon, izango da.

2009ko abenduan Nazio Batuen Batzar Nagusiak Gazteriaren Nazioarteko Urtea (2010eko abuztua-2011ko abuztua) onartu zuen Elkarrizketa eta elkar ulertzea gaia oinarritzat hartuta. Urte horren amaierarekin batera, Mintegi honek bakearen, giza eskubideekiko errespetuaren eta belaunaldien, kulturen, erlijioen eta zibilizazioen arteko elkartasunaren idealak bultzatu nahi ditu gazteengandik eta gazteentzat. Helburu horrekin, Gazteak eta bake-kulturari buruzko ikuspegi globalak bilduko ditu Mintegiak, gazteak eta bakearen eraikuntza uztartzen dituzten mundu-mailako esperientzia berritzaileekin batera.

Helburuak

  • Gazteria eta bake-kulturaren arloan nazioarteko erakundeek egindako gomendioak euskal eremura hurbildu, gazteria eta bake-kulturaren gaian nazioarteko ikuspegi globalak eta ohitura onak ahaztu gabe;

  • Gazteen artean bake-kultura eta giza eskubideak sustatzeko estrategia egokienei eta eraginkorrenei buruzko hausnarketa bultzatu;

  • Nazioarteko erakundeak eta adituak, Euskal Herrian, gazteak eta bake-kulturaren gainean egiten ari diren esperientzia berritzaileak ikusteko moduan jarri.

Nori zuzenduta

  • Gazteriaren eragileei eta teknikariei,

  • Gazteria-politiken arduradunei,

  • Hezkuntza ez formaleko gazte-taldeei,

  • Gazte-elkarteei

  • interesa duen pertsona orori.

Metodologia

Goiz eta arratsaldeko saio banarekin burutuko da Mintegia.

Ikuspegi globalak eskainiko dituzten bi txosten esperientzia berritzaileen aurkezpenekin konbinatuko dituzte. Esperientzia horiek Espainian eta Euskal Herrian nahiz Asian, Afrikan, Europan, Latinoamerikan eta Ozeanian eginak dira eta gazteen artean bake-kultura sustatzen dute hainbat arlotatik.Era berean, eztabaidarako nahiko denbora izango du Mintegiak.

Egitaraua

(pdf - 70KB)

Doako sarrera

Ezinbestekoa da izena ematea

online izen-ematea

Informazio gehiago:

Isabel Gonzlez

i.gonzalez@unescoetxea.org

Tfna. 94 427 64 32

www.gazteaukera.euskadi.net

Antolatzen du:

Koordinatzen du:

Laguntzen du:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco