Azken berriak
atzera ES|EN
NBE Mexikoren Declárate, yo me declaro kanpaina, giza eskubideak babesten dituzten pertsonen aldekoa

Mexikoko Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak Declrate, yo me declaro kanpaina abiarazi zuen joan zen uztailaren 6an. Kanpainak herritarrak giza eskubideen alde diharduten pertsonen alde egotea sustatu nahi du.

Kanpainaren xede nagusia da giza eskubideen alde diharduten gizon eta emakumeek egiten duten garrantzizko lana erakustea. Giza eskubideen alde diharduten pertsonen inguruan NBEren Adierazpenak jasotako ideia hau babesten du kanpainak: pertsona guztiok jardun dezakegu giza eskubideen alde.

Mexikon aurkeztu zuten kanpaina, eta bertan egon zen Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioa den Navi Pillay. Pillayk kanpainako produktu nagusietako bat aurkeztu zuen, bideo animatu bat. Bideoan azaltzen da giza eskubideak babesten dituzten pertsonek egiten duten lana eta pertsona horiek zer-nolako arriskuei aurre egin behar dieten.

Navi Pillayk jendaurrean aldarrikatu zuen, giza eskubideen alde diharduten gizon eta emakumeen lana ulertzen eta ezagutzen ez dugunez, pertsona horiek giza eskubideak urratu direla salatzen dutenean besteak beste, diskriminazioa, zapalketa eta indarkeria salatzean, aurkako baldintzetan lan egiten dutela.

Kanpainari buruzko informazio gehiago irakurri eta bideoa ikusi nahi izanez gero

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco