Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea Gizarte zibila eta solidaritate-ekintza herri indigenekin ekitaldian

Ekainaren 28an, Gizarte zibila eta solidaritate-ekintza herri indigenekin mahai-ingurua egin zuten Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, Getafen.

Ekitaldi hori izan da herri indigenen, giza eskubideen eta nazioarteko lankidetzaren alorreko unibertsitate-aditu titulua eskuratzeko sustatutako prestakuntza-jardueretako bat. Programa hori Kulturarteko Unibertsitate Indigenaren esparruan dago, eta Latinoamerikako eta Karibeko herri indigenen garapenerako funtsaren programa entzutetsu baten zati da. Erakunde espezializatu horren zeregina da herri indigenen autogarapena eta eskubideak sustatzea.

Mahai-inguruan UNESCO Etxeako Maider Maraak parte hartu zuen, Kultura eta garapena, eskubideetan oinarritutako ikuspegitik hitzaldia emanez. Gainerako parte-hartzaileak honako hauek izan ziren:

Csar Lpez de Larrnzar (Nazioarteko Amnistia)

Gisella Olivares (WATU)

Miguel ngel del Ser (Survival)

Kepa Fernndez de Larrinoa (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

Carmelo Garca (IEPALA)

Informazio gehiago:

Herri indigenen alorreko unibertsitate-aditu titulua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco