Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarbizi dezagun mundua! Atxiki jario handi honi!

1997. urtean Beken Programa hasi zenetik hona bertan parte hartu duten pertsonei omenaldia egin nahi dioUNESCO Etxeak, hauxe baita UNESCO Etxearen 20 urteetan eman denprograma gogoengarrienetariko bat.

Ekitaldi publiko bat izango da BilbokoElkarbizitzaren plazan, eta UNESCO Etxeko bekadunek hartuko dute parte, dela bertatik zuzenean, dela argazkien eta bideoen bidez.

143 gazte dira, 1997. urtetikAfrika, Asia eta HegoAmeriketakoUNESCOren 44 bulegotan lan egin dutenak, UNESCO Etxeak, UNESCOko Pariseko egoitzarekin elkarlanean kudeatutako beken programen babesarekin, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta BizkaikoForu Aldundiak lagunduta.

Topaketa eta elkarbizitza sustatzeko, elkarrizketa, lankidetza, sareak eta hausnarketa sustatzeko, arte (elkar)ekintza bat egingo da: lur berri bat asmatuko dugu, gizatiarragoa, eta humanismo berriaz jardun eta galdera bat egingo dugu, UNESCOren iritziz globalizazioaz eztabaidatzeko aukera ematen duen galdera bat. Hona hemen: Nola kudeatu aniztasuna gure gizarteak eta hiriak alderdi guztietan gero eta konplexuago eta anitzago bihurtzen ari diren honetan?.

Kontaktua:

Isabel Gonzlez Rojo

Tfna.94 427 64 32

i.gonzalez@unescoetxea.org

Informazio osagarria:

UNESCO Bekak

Antolatzailea:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco