Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal Autonomia Erkidegoko II. haur eta gazteen konferentzia

Maiatzaren 12an egin zen Madariaga Dorrean (Busturia) EAEko II. Haur eta Gazteen Konferentzia. Konferentzia horrek jarraipena eman zion "Zaindu dezagun Planeta izeneko Ingurumenaren Aldeko Umeen Nazioarteko Konferentziari, 2010eko ekainean Brasilen egin zenari. Orduko hartan EAEko bi gazte eta irakasle batek hartu zuten parte.

Konferentziaren helburua da gazte eta hezitzaileei eta horien eskualdeei aukera ematea konpromisoak hartu eta beharrezko ekintzak antolatzeko, tokiko jarduerak globalekin lotzeko, askotarikotasuna aitortu eta horri balioa emateko, eta bakearen kulturaren nahiz planetaren iraunkortasunaren alde egiteko.

Hamar eta hamalau urte bitarteko 100 gaztek hartu zuten parte konferentzian, beste 25 pertsona heldurekin batera (INGURUGELAko langileak eta ikastetxe partaideetako irakasleak).

Konferentziaren irekieran buru izan ziren UNESCOren Nazioarteko Batzordeko lehendakari Luis Ramallo, Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun eta Ingurumen Partaidetzako zuzendari German Alonso eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako zuzendari Candido Hernandez.

Konferentzia bukatzeko, Confint prozesuko ikasleek eta Sukarrietako Eskola Esperimentazio Zentrokoek beren bizipenen berri eman zieten elkarri.

Informazio gehiago:

CONFINT

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco