Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak giza eskubideak eta bakearen eraikuntza Euskal Herrian Mintegian parte hartzen du. Gernikan, martxoaren 25 eta 26a

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Espainiako Bake Ikerkuntzen Elkarteak (AIPAZ) honako hausnarketa mintegia antolatu dute: Giza eskubideak eta bake eraikuntza Euskal Herrian.

Elkarte antolatzaileek indarrak batu nahi izan dituzte hausnarketa akademikoa eta etikorako espazioaeskaintzeko XXI. Mendeko bake agendetan dauden hiru gai hauen inguruan: Justizia eta Giza Eskubideak, Oroimena eta Egia eta Adiskidetzea.

Topaketa honen asmoa honakoa da: bere historiaz jabeturik eta memoriak eta giza eskubideek duten zereginaz ohartuta dagoen gizarte demokratikoak eskaini ditzakeen aukeretan sakontzea, betiere maila globaleko gobernantza proposamenei adi dauden herritarrak garatzeko, eta, aldi berean, gogoeta horiek gure gertuko errealitatera ekartzea ETAren osteko jokaleku honetan, eta hortik sortzen diren aukera juridiko, politiko eta sozial berriak.

Topaketa amaitzeko, batetik, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntza Elkarteen Foroaren Batzar Nagusia ospatu zen eta UNESCO Etxea Foroaren Lehendakariordea izateko aukeratua izan zen, eta bestetik, AIPAZen Batzar Nagusia,

2011ko martxoaren 26an.

Informazio gehiago:

Egitaraua

Foroaren web orrialdea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco