Azken berriak
atzera ES|EN
Ingelesez argitalpena: Kultura eta garapena. Bilakaera eta etorkizuna

Kultura eta Garapena. Bilakaera eta etorkizuna lanaren ingelsezko edizioa argitaratu berri du UNESCO Etxeak, garapenean eta lankidetzan kultura-ikuspuntua txertatzeko eman diren pauso nabarienak biltzen dituena eta etorkizunerako landu beharreko ildoak aztertzen dituena.

Kultura eta garapena hitzak ez dira beti elkarren ondoan joan, eta ez dira testuinguru berean landu. Nolanahi ere, azken urteotan gero eta elementu, tresna eta ideia gehiagok bultzatzen dute hitz-bikote horrekiko arreta.

Kultura eta Garapena. Bilakaera eta etorkizuna izeneko honek garapenaren barruko alderdietan sakondu nahi du, eta garapena modu global eta integralean ulertzea sustatu nahi du. Bertan kultura-eskubideen nazioarteko argitze prozesua edota mundu mailako kultura eta garapenerako tresnak aztertzen ditu, hainbat dokumentu eta argitalpenen berri emanez.

UNESCO Etxeako Kultura eta Hizkuntzak Programaren arduraduna den Maider Maraak idatzia, UNESCO Etxea Lan Kuaderanoak bildumaren barruan aurkezten da, giza-garapenaren ikuspuntu ezberdinak aztertu nahi duena, hausnarketa eta gaiaren inguruko sakontzea sustatuz.

Paperean inprimatzeaz aparte, argitalpena eskuragarri dago web gunean.

Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzaren laguntza jaso duen Kultura eta Garapena. Bilakaera eta etorkizuna argitalpena, Nazio Batuetako 2010-Kulturen Arteko Hurbiltzearen Nazioarteko Urteko ekintzen barruan sartu da.

Informazio gehiago:

Culture and development. Evolution and Prospects

Kultura eta Garapena. Bilakaera eta etorkizuna

Urtearen ospakizunean:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco