Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao sariaren II. Edizioa: mahai-ingurua eta sari-banaketa

Datorren abenduaren 10ean, Bilbon egingo da Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao sariaren II. edizioko sari-banaketa, Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrenaren ospakizunean; Esan ezazu ozen. Eman azkena diskriminazioari izango da aurtengo goiburua.

UNESCO Etxeak eta Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak mahai-inguru bat antolatuko dute, Bilboko Udalaren lankidetzarekin. Gaia hau izango da: Giza Eskubideen Defendatzaileak Diskriminazioaren aurkako jardunean. Abenduaren 9an izango da mahai-ingurua, 18:30ean, Deustuko Unibertsitateko Liburutegi berriaren Areto funtzioaniztunean.

2010eko Giza Eskubideen Egunak diskriminazioari azkena eman nahi dioten mundu guztiko giza eskubideen defendatzaileen lana aitortu nahi du. Pertsona horien lana aitortu nahi da; izan ere, pertsona horiek egunero-egunero lanean ari dira diskriminazioari amaiera emateko beren kabuz edo komunitate barruko taldeetan, lege bidezkoen eta eraginkorren aldeko kanpainak egiten dituzte, giza eskubideen aurkako erasoen berri eman eta horiek ikertzen dituzte, eta biktimei babes ematen diete.

Mahai-inguru horretan izango ditugu:

Asma Jahangir, UNESCO-Bilbao sariaren irabazlea; abokatua eta Pakistango Auzitegi Goreneko kidea da.

Leila Zerrougui, idazkari nagusiaren ondokoa Nazio Batuek Kongoko Errepublika Demokratikoan duten Misioan (MONUC),

Nasila S. Rembe, Giza Eskubideen Oliver Tambo UNESCO Katedraren titularra Fort Hare Unibertsitatean (Alice, Hego Afrika).

Eduardo Ruiz Vieytez, Pedro Arrupe Institutuaren zuzendaria, eta

Monika Hernando, UNESCO Etxearen ordezkaria.

Abenduaren 10ean izango da UNESCO/Bilbao sari-banaketa ofiziala, Giza Eskubideen Kultura sustatzeko asmoz. Saria arratsaldeko 17:30ean banatuko da, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egingo den zeremonia ofizialean.

Ekitaldian buru izango dira bi erakunde antolatzaileetako ordezkari nagusiak: Iaki Azkuna, Bilboko alkatea, eta Irina Bokova, UNESCOko zuzendari nagusia.

Saria honako hau da: 25.000 dolar, diploma bat, eta Toshimi Ishii-k egindako brontzezko garaikur bat. Mikel Mancisidor UNESCO Etxeko zuzendariak aurkeztuko du saria.

Informazio gehiago:

- Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao saria

- Giza eskubideen eguna 2010

Antolatzaileak

Babeslea

Laguntzaileak

Urtearen ospakizunean

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco