Azken berriak
atzera ES|EN
Sozietate zibilarekin egiten den gatazken prebentzioari buruzko lehen bilera

Mikel Mancisidorrek, UNESCO Etxeko Zuzendariak, sozietate zibilarekin egiten den gatazken prebentzioari buruzko lehen bileran parte hartu du, Global Partnership for the Prevention of Armed Conflict (GPPAC) eta Nazio Batuek uztailaren 19 eta 21 bitartean New Yorken antolatuta.

Konferentzia hau, 2001.urtean Kofi Annan, Idazkari Nagusiak gatazken prebentzioen txostenean egindako gomendioen emaitza da. Dokumentu horretan, NBEko liderrak munduko GKEkin nazioarteko bilera bat antolatzea proposatu zuen gatazken prebentzioan beraien papera eztabaidatu dezaten eta Nazio Batuekin beraien interakzioa definitu dezaten.

Stephen Stedmanek, gaiaren kontseilari bereziak, konferentzia honen hasieran irakurritako mezuan,, NBEko Idazkari Nagusiak segurtasunari buruzko adostasuna eskatu zuen mehatxuei erantzun egoki bat emateko gertatzen diren tokietan eta momentuetan.

Gizarte zibilaren erakundeak zaretenez, egiteko garrantzitsua daukazue. Zuek lokalak diren gatazkei konponbide bat errazteko zaudete, bake akordioetan publikoaren babesa lortzeko, desarmea bermatzeko, borrokalari ohien integrazioa lortzeko, giza eskubideak defendatzeko eta bakerantz eta adiskidetasunerantz doan konfiantza sortzeko.

Informazio gehiago:

Global Partnership for the Prevention of Armed Conflict (GPPAC)

Nazio Batuak

Kofi Annanen mezua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco