Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Beka Programa: 10 urte Kanbodian

UNESCO Etxeak aurkezten dizue Volunteers from the Basque Country (Spain) at UNESCO in Cambodia: 10 Years of Achievements izeneko argitalpena. UNESCOk Phnom Penh-en (Kanbodia) duen bulegoak editatu du, Eusko Jaurlaritzak sortu eta finantzatutako NBE Beka Programa aintzatesteko helburuz. Programa horri esker, ehunka boluntariok lan-esperientzia bat bizi ahal izan dute nazioarteko erakundeetan.

UNESCO Etxeak abentura horrekin bat egin, eta Eusko Jaurlaritzaren lehen bazkideetako bat izan zen; eta gaur egun ere, kide aktiboenetako bat izaten jarraitzen du: programaren hastapenetatik, UNESCO Etxetik jada 130 lagun baino gehiago joan dira UNESCOren tokian tokiko 46 bulegotan lan egitera. Batzuek bide horretatik jarraitzea erabaki dute, eta gaur egun Nazio Batuetan jarraitzen dute lanean; beste batzuk itzuli egin ziren, eta bertan jasotako esperientzia, ezagutzak eta sentsibilitatea beren gaur egungo lantokietan txertatu dituzte: enpresan, GKEetan edo administrazio publikoan.

Erlazio ezin hobea mantendu dugun bulegoetako bat da, hain zuzen, Phnom Penh-ekoa (Kanbodia); izan ere, 1998. urteaz geroztik zazpi boluntario hartu ditu, sektore ezberdinetan jarduteko: Hezkuntzan, Kulturan, Natura eta Gizarte Zientzietan, eta Komunikazioetan.

Argitalpenak merezi bezala aitortzen du zazpi boluntario horiek azken 10 urteetan egindako lana: Asier Segurola, Cristina Artero, Nerea Bilbatua, Ana Gonzlez, Ana Telleria, Isabel Gonzlez eta Teresa Diez dira pertsona horiek; eta, era berean, argitalpenak Kanbodia ezagutzeko aukera ematen digu, bai eta herrialde horrek Euskal Herriarekin dituen antzekotasunak eta aldeak zein diren jakitekoa ere.

Zinez eskertzen dugu programan parte hartu duten pertsona guztien laguntza, eta abiarazitako bidea jorratzen jarraitzeko deia egiten dugu, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintasunean oinarritua sortzen lagunduko baitu.

Informazio gehiago:

Volunteers from the Basque Country (Spain) at UNESCO in Cambodia: 10 Years of Achievements"

UNESCO Beka programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco