Azken berriak
atzera ES|EN
GIZA ESKUBIDEEN KULTURA SUSTATZEKO UNESCO BILBAO SARIRAKO HAUTAGAIAK AURKEZTEKO EPEA IREKITA EGONGO DA IRAILAREN 8A ARTE

Abian jarri da, ofizialki, Giza Eskubideen Kultura sustatzeko UNESCO/BILBAO sariaren bigarren edizioa. Giza eskubideen kultura sustatzeko herrialdean bertan eta nazioartean lanean diharduten instituzio, erakunde eta pertsonen ekimen berritzaileentzako da saria.

Saria 2008an sortu zen, Bilboko Udalaren dohaintza emankorrari eta UNESCO Etxeak gauzak errazteko egindako lanari esker, eta 1978an sortutako UNESCOren Giza Eskubideetarako Hezkuntza sariaren jarraipena da. Bilbo hiriari loturiko aro berri honetan, sariak irismen handiagoa izatea proposatu da; hain zuzen, hezkuntzan aipagarri diren ekimenak ez-ezik, beste arlo batzuetan hala nola, ikerkuntzan, sentikortzean eta giza eskubideen arloko ekintzan nabarmendu diren ekimenak ere aintzatetsi nahi dira.

Saria, zehazki, diru-ordainsaria, diploma eta garaikurra izango da, eta UNESCOko zuzendari nagusiak emango du.

UNESCOK Giza Eskubideen Kultura sustatzeko UNESCO/Bilbao sariaren bigarren edizio honetan parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko gonbit egiten die estatu kideei, beren batzorde nazionalekin koordinazioan, eta UNESCOren aurrean harreman ofizialak dituzten eta giza eskubideen arloan lanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeei.

Hautagaitzak honekin batera doan formatuari jarraikiz bete behar dira, ingelesez edo frantsesez, eta UNESCOra bidali behar dira. Hautagaitza aurkezteko azken eguna irailaren 8a izango da.

Saria emateko ekitaldia Bilbon egingo da abenduaren 10ean, hain zuzen ere, Giza Eskubideen Egunean.

Harremanetarako:

Natalia Uribe: n.uribe@unescoetxea.org

Informazio gehiago:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco