Azken berriak
atzera ES|EN
HIZNET: 10 urte soziolinguistikaz

Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak. 2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizioa; azaroan hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren babesa du. Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibertsitatea ere ikastaroaren laguntzaile dira.

Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzeaz gain, Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak ondoko helburu nagusi hauek ditu: euskararen normalizazioaren plangintzarako metodologia eta lanabesak irakastea, euskararen egoeraren berri zehatza ematea, eta Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzak ezagutaraztea.

Ikastaroak metodologia malgua darabil; e-learning formazio eredua eta aurrez aurreko lau saio uztartzen ditu. Ikastaroa abian jarri zenetik arlo ezberdinetako irakasleek parte hartu dute bertan; Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikerlariek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako teknikariek, euskara teknikariek eta hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalek, besteak beste.

Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan eta hezkuntza sisteman hizkuntza normalkuntzaren ardura dutenei... zuzenduta dago. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitezke: (http://hiznet.asmoz.org/).


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco