Azken berriak
atzera ES|EN
Indize berri bat pobrezia neurtzeko

Oxfordeko Unibertsitateko Pobrezia eta Giza Garapena (OPHI) izeneko Oxforden ekimenak eta Nazio Batuen Garapenerako Programako (UNDP) Giza Garapenari buruzko Txostenaren Bulegoak beste indize bat aurkeztu dute pobrezia neurtzeko: pobreziaren indize dimentsioaniztuna (PID).

Indize berri horrek etxeko pobreziaren irudi dimentsioaniztuna eskaintzen du; irudi zehatz eta osoagoa, eguneko dolar bat formulatik haratago. Indizearen sortzaileek baieztatu dutenez, garapenerako baliabideak modu eraginkorragoan bideratzen lagunduko du.

Giza Garapenari buruzko Txostenaren 20.urteurrena dela-eta egingo den argitalpenean sartuko da PID. Hortaz, PIDak 1997. urteaz geroztik Giza Garapenari buruzko txostenetan erabili izan den Giza Pobreziaren Indizea ordezkatuko du.

Informazio gehiago:

Oxfordeko Unibertsitateko Pobrezia eta Giza Garapena ekimena Indize berria

UNDP - Indizeak

Giza Garapenari buruzko Txostenaren 20.urteurrena


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco