Azken berriak
atzera ES|EN
NBEko emakumeen berdintasuna sustatzeko agentzia berri bat

NBEko emakumeen berdintasuna sustatzeko agentzia berri bat

NBEren Batzar Nagusiak, uztailaren 2an egindako bileran, aho batez erabaki du emakumeen berdintasuna sustatzeko agentzia berri bat sortzea. Erakunde berri hori Genero-berdintasunerako eta emakumeen jabekuntzarako erakundea izango da eta ONU Emakumea esango zaio.
2011ren hasieran erakunde berri hori abian jarriko dute.

NBEk emakumeen alde gauzatzen dituen programa eta jardueren koherentzia eta koordinazio handiagoa lortzea helburu hartuta, erakunde berriak bere gain hartuko ditu generoaren alorrean gaur egun lanean diharduten lau erakunde hauen eginkizunak: DAW (emakumeen aurrerabiderako dibisioa), INSTRAW (emakumeen aurrerabiderako ikerketarako eta gaikuntzarako nazioarteko institutua), OSAGI (genero-gaietarako eta emakumeen aurrerabiderako aholkulari bereziaren bulegoa) eta UNIFEM (emakumeen garapenerako Nazio Batuen funtsa).

Informazio gehiago:

ONU Emakumea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco