Azken berriak
atzera ES|EN
Ura izateko erronka XXI. mendean Udako ikastaroan izena emateko epea luzatu egin da

Irailaren 2an eta 3an, El Reto del Acceso al Agua en el Siglo XXI: Gobernabilidad, Cooperacin y Derechos Humanos (Ura izatea erronka, XXI. mendean: gobernagarritasuna, lankidetza eta giza eskubideak) izeneko udako ikastaroa egingo da Donostian. Ikastaroa WASA-GN eta UNESCO Etxea erakundeek antolatu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Udako ikastaroen XXIX. edizioaren barruan.

Ikastaro hori dela-eta, lankidetzan jardun dute hainbat erakundek, besteak beste, UNESCOk eta PsEau- Programme Solidarit Eau sareak. Ikastaroaren helburuei dagokienez, hona hemen nagusiak: urari loturiko munduko erronketan gizarteak parte hartzea; ura izatearekin zerikusia duten egoerak alderatzeko sortzen ari diren irtenbideak ezagutu eta egiaztatzea, dela garapenerako laguntza ofiziala emanez eta aldebiko ekimenak eginez, dela ekimen berritzaileen bidez, multilateralismotik; eta, azkenik, sustatzea ura giza eskubidetzat jo dadila, munduan ura eta saneamendua izateko egoera hobetzeko tresna erabakigarri gisa.

Ikastaroa arlo askotako jendearentzat da, hala nola, ur operadore, administrazioko eta gizarte-erakundeetako lankidetzako eragile eta graduko eta graduondoko unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat.

Behin betiko programari buruzko informazio guztia ikusgai izango da udako ikastaroen webgunean, eta UNESCO Etxea erakundetik ere bidaliko da informazioa.

EGITARAUA (pdf - 138KB)

Formularioak:

Izen-ematea / Matrikula (2010eko maiatzaren 3tik aurrera eta plaza hutsak gelditzen diren bitartean)

AZKENEKO BEKAK ESKURAGARRI

Informazio gehiago:

UPV/EHUren XXIX. udako ikastaroak Donostian

Water Assessment and Advisory - Global Network

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco