Azken berriak
atzera ES|EN
EGKE eta Politika Publikoetako Espezioalizazioko I Nazioarteko Diplomatura

Garapen Bidean-Taller para los derechos humanos y el desarrollo Erakundeak, Henry Dunant Fundazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzako diru laguntzarekin eta Unesco Etxearen laguntzarekin Ekonomia-, Gizarte- eta Kultura- Eskubideetako (EGKE) eta Politika Publikoetako Espezializazioko I Nazioarteko Diplomatura zuztatzen dute.

Modalitate erdipresentzialeko prestakuntza proposamen honen helburua da Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen eta Europako Politika Publikoen oinarriak eta kontzeptuak hobeto ulertzea.

Giza eskubideen arau-esparruaren ezaugarririk nabarmenenek modu batean edo bestean zehaztu dezakete politika publikoen garapena: unibertsaltasunaren printzipioak, diskriminaziorik eza eta berdintasuna, prozesu erabakitzaile parte-hartzaileen printzipioa, kontuak emateko ideia eta eskubideen interdependentzia onartzea.

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak, Erakundearen Gutunaren 55. eta 56. artikuluek ezarritako printzipioetara joz, lotura estua ezartzen du eskubide ekonomikoen, sozialen eta kulturalen eraginkortasuna lortzeko obligazioaren eta garapenerako eskubidea onartzearen artean; izan ere, eskubide horren arabera, nazioarteko lankidetza Estatu Kide guztiek nahitaez bete behar duten teknikatzat hartzen da eskubide ekonomikoen, sozialen eta kulturalen gehieneko eraginkortasuna lortzeko.

Halaber, Batzordeak bereziki ohartarazi du garapenerako eskubideari buruzko Deklarazioa garrantzitsua dela (Batzar Orokorrak onartu zuen 1986ko abenduaren 4ko 41/128 Ebazpenean) eta beharrezkoa dela Estatu Kideek oso kontuan izatea adierazitako Ebazpenean onartutako printzipio guztiak. Halaber, esan du nazioarteko laguntzarako eta lankidetzarako programa dinamiko bat abian jartzeko gai diren Estatuek programa hori abian jartzen ez badute, eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak erabat gauzatzea herrialde askok bete ez duten xedea izango dela oraindik ere.

Horregatik, Diplomatura honek enfasi berezia jartzen du garapen-lankidetzarako eta ekintza humanitariorako politiketan, EGKEen ezarpena lortzeko betebeharraren eta Garapenerako Eskubidearen onarpenaren artean lotura estua baitago.

2010eko azaroa / 2011ko urria

Aste presentziala, -2011ko martxoan, Donostiako Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Hizkuntza: Gaztelania

Informazio gehiago:

Diplomaturaren liburuxka

Diplomaturaren edukien plangintza

Izena Emateko Inprimakia Online

Garapen Bidean

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco