Azken berriak
atzera ES|EN
Unesco Etxeak VI. Valldigna Mediterraneo Foroan eta Hiru Kulturen VI. Multaqa-n parte hartu du

Unesco Etxeak parte hartu du joan den ekainaren 18, 19 eta 20an Valentziako Unesco zentroak antolatutako “Itsasoa eta bakearen bideak” VI. Valldigna Mediterraneo Foroan eta Hiru Kulturen VI. Multaqa-n.

Topaketan egon zen Federico Mayor Zaragoza ere, hitzaldi bat egin baitzuen Multaqa-k antolatutako ekintzen artean; horrez gainera, omenaldia jaso zuen Cultura de Paz Fundazioaren 10. urteurrenaren karietara.
Harekin batera, Mediterraneoko talde diplomatikoak Espainian dituen ordezkari ugari izan ziren, bai eta portuko agintariak ere (Estatuko Portuen lehendakaria, besteak beste). Azkenik, Mediterraneoko Institutu Europarraren (IEMed) zuzendari orokorrak, Europako komisario ohi Benita Ferrero-Waldner-ek eta Vidal Beneyto-k Unesco Valldigna saria jaso zuten.

Topaketaren barruan, UNESCOko zentroek eta klubek biltzarra ezin zuten, UNESCOrekiko Lankidetzaren Espainiako Batzorde Nazionalaren babespean.

Informazio gehiago:

Valentziako Unesco zentroa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco