Azken berriak
atzera ES|EN
Etorkizuneko eszenatokiak Bizkaian tailerra

Euskal Herriko Unibertsitateko garapen iraunkorrari eta ingurumen hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Unesco Etxearen lankidetzarekin, Bizkaiko etorkizuneko eszenatokiei buruzko lehenengo tailerra aurkeztu dute. Tailerra Ekainaren 17an eta 18an, egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Sarrikoko fakultatean egin da.

Jardunaldi berri hau 2008. urtean abiarazi zen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektuaren barruan dago eta, funtsean, ekosistemen eta giza ongizatearen arteko harremana ikertzea du helburua.Pertsona guztiok behar ditugu naturak eta ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak, bizimodu erosoa eta osasungarria egiteko. Ikerketa-proiektu honen helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoko ingurumenaren ezagutza handitzea, kapital naturala hobetzeko eta ingurumenaren gaineko eragin negatiboak murrizteko. Laburbilduz, ekosistemen erabilerari eta giza ongizateari buruzko erabakiak hobeto hartzen laguntzen duten oinarri zientifikoak finkatzea.

Iosu Madariaga Ingurumeneko foru diputatuak, Miren Onaindia, EHUko garapen iraunkorrari eta ingurumen hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzaileak eta Mikel Mancisidor Euskadiko Unesco Etxeko zuzendariak parte hartuko dute lan-jardunaldien irekieran. Talde-eztabaiden artean, honako hauek nabarmentzen dira: Mundu mailako milurteko eszenatoki orokorretatik, Bizkaiko eszenatokietara eta Eszenatokiak sailkatu giza ongizateari ematen dizkieten onuren arabera; horrez gainera, zirkulua osatzeko, elkarren arteko neurriak bilatzeko saio bat egingo da, Bizkaian desiraturiko eszenatokia lortzeko estrategiak, baliabideak eta ekintzak izenekoa.

Gizarteko eragile ugarik hartu dute parte: zientzialari adituek, erabakiak hartzeko arduradunek eta gizarte-eragileek (zientzialariek, politikariek, enpresaburuek, kudeatzaileek eta ingurumenaren arloko taldeek). Horiek guztiek etorkizunean izango diren aldaketen faktoreak aztertuko dituzte, mahai komunetan eta diziplina anitzekoetan sortzen diren egoeren gainean. Azkenik, egoki deritzen neurriak proposatu ziren Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat nahi den etorkizuna lortu ahal izateko.

Ekimen hau abiarazi da; izan ere, uste da erabakiak hartu behar dituztenentzat bereziki baliagarria izan daitekeela epe ertain eta luzean ekosistema, zerbitzu eta eragileetan gertatuko diren aldaketei buruzko eszenatokiak irudikatzea. Horiek horrela, eszenatoki horiek mekanismo egokiak dira, informazio zientifikoa eta kudeaketa aplikatuko ezagutza erabakiak hartzeko prozesuekin uztartzeko. Asmoa ez da etorkizuna iragartzea, baizik eta adieraztea zientziak zer baieztatu dezakeen eta zer ezin dezakeen baieztatu hurrengo urteetan hartu behar diren erabakietan har daitezkeen aukeren ondorioei buruz.

Informazio gehiago:

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco